Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

San Joan soka-dantza, 2017

2018/01/30

Ia 30 dantzariz osatutako soka lasterka bizian sartu zen Untzagako plazara 2017ko ekainaren 24an, gaueko 23.00ak eman berri zirenean. Eider Agirrebeñak egin zion tira sokari eta bera aritu zen aurresku lanetan; Ander Garitagoitia berriz, atzeskua aritu zen. Behin soka plazaren erdian kok...

Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten

2018/01/26

Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatuko ditugu Koko-dantzak 2018 urte honetan. Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko gara. eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira. Hona ordutegia: Koko-dantzak 2018 2018ko otsailaren 3an, larunbata: ...

Iurretan neska-mutilek dantzatu dute dantzari-dantza lehen aldiz

2018/01/22

Bakixako (Iurreta) jaietan aurkeztu da Iurretako dantzari talde berria eta lehendabizikoz neskek dantzari-dantza dantzatu dute; hala irakurri dugu anboto.org -en. Aurtengo Bakixako San Sebastian jaietan Iurretako dantzarien belaunaldi berria estreinatu da eta taldea genero bazterketarik gabe osat...

Eta Mattin hartza bere hartzuloan sartu zen...

2018/01/21

Sanmartin egunarekin  —azaroak 11 —  sartzen omen da hartza kobazuloan negua iragarriz. Otsailaren 2an  —Kandelaria egunez — berriz esnatu eta negua luzatuko ote den iragartzen du. Sanmartin egunaren bueltan ateratzen dute kalera Maritzuliko dantzariek haien ezpata-dantza, eta nola ez, ...

Hitzaldia: Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

2018/01/18

Inauteri garaian bete-betean sartuta gauden honetan Lapurdikoei leihoa irekitzea pentsatu dugu Dantzan Ikasin. 60. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan zerikusi handia izan zuen Thierry Truffaut ekarriko dugu gurera inauteri eder hauez hitz egitera. Hitzaldia: Lapurdiko ...

Laurent, Iberiar penintsula osoa jaso zuen argazkilaria

2018/01/17

Alfonso XII.  1878ko urtarrilean ezkondu zen. Ospakizuna zela eta penintsulako talde folkloriko askok eta askok Madrilera bidaiatu zuten. Suertez, jatorri frantziarreko Jean Laurent Minier argazkilaria herrialde bakoitzeko ordezkariei argazkiak ateratzeaz arduratu zen. Hori horrela, orduko lan ha...

Deustuarrak errege-erreginen aurrean dantzan

2018/01/15

1828an Fernando VII. eta bere emaztea, Josefa Amalia Sajoniakoa, Bilbo aldera joan zirenean Abandoko mutil gazteek dantza saioa egin zieten. Isabel II.ari ere, 1845ean Bilbora egin zuen bidaian, gazte talde batek dantza egin zion. Errege-erreginei egindako dantza-erakustaldi horien berri izan dugu ...

Abantoko landa-meatze aratusteak, 20 urte ospatuko dituzte

2018/01/11

Aurten, Abantoko landa-meatze aratusteak 20 urte ospatuko dituzte hurrengo egunetan: -Gallarta: Otsailak 10 (larunbata) -Sanfuentes: Otsailak 17 (larunbata) Informazio gehiago: https://www.facebook.com/CarnavalRuralMinerodeAbanto/ Egitaraua: ...

Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/11

Larunbatean emanen dugu Martin Zalakain ikuskizuna Iruñeko Baluarte auditorioan. Oraindik bada sarrerak eskuratzeko modua, baina hala ere, eskuzabal esnatu gara eta guk bi sarrera banatu nahi ditugu zuen artean. Gogoratu ikuskizuna larunbatean izanen dela, urtarrilak 13, arratsaldeko 20:00etan....

Hitzaldia: Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada

2018/01/11

Hitzaldia: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada Hizlaria: Mikel Alberdi Sagardia Data: urtarrilak 26, ostirala Ordutegia: 19:00 – 21:00  Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia)  Sarrera: Dohain* Izen-emate...

Harpidetu