Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten

2018/01/26
Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten

Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatuko ditugu Koko-dantzak 2018 urte honetan. Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko gara. eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira. Hona ordutegia:

Koko-dantzak 2018

2018ko otsailaren 3an, larunbata:

  • 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
  • 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Mandiola eta Agina aldeko baserrietan.
  • 19:00-21:00 Anbulategian batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.