San Joan soka-dantza, 2017

2018/01/30
San Joan soka-dantza, 2017

Ia 30 dantzariz osatutako soka lasterka bizian sartu zen Untzagako plazara 2017ko ekainaren 24an, gaueko 23.00ak eman berri zirenean. Eider Agirrebeñak egin zion tira sokari eta bera aritu zen aurresku lanetan; Ander Garitagoitia berriz, atzeskua aritu zen.

Argazkia: Iñaki zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Behin soka plazaren erdian kokatuta, desafioan aritu ziren aurresku eta atzeskua, nor baino nor dantzan.

Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC By-SA

Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC By-SA

Desafioaren ondotik, San Juan zortzikoarekin sokako kide guztiek batera ekin zioten lehenengo eta jarraian, abarketen doinuarekin, bi edo hiru dantzariz osatutako taldetxoetan egin zuten dantza, nork bere onenak emanda. Jendez lepo zegoen plaza eta txalo zaparrada jaso zuten dantzari guztiek ere.

Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC By-SA

Usartza taldeko Enrike Montero, Ainhoa Urkizu, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo txistulariek lagunduta, aurtengo gonbidatuei, Ballet Eibarreseko ordezkariei agurra eta Aita San Miguel doinuak eskaini zizkieten aurresku-atzeskuek.

Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA

Hala, 2017an gonbidatu izan diren Ballet Eibarreseko lagunek gurekin batera fandango eta arinarina dantzatu zuten eta su-artifizialei bide eman genien, urtero bezala.

Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC By-SA

Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Hona hemen kontatutakoa osatzeko zenbait argazki:

San Joan soka-dantza, 2017