Laurent, Iberiar penintsula osoa jaso zuen argazkilaria

2018/01/17
Laurent, Iberiar penintsula osoa jaso zuen argazkilaria

Alfonso XII. 1878ko urtarrilean ezkondu zen. Ospakizuna zela eta penintsulako talde folkloriko askok eta askok Madrilera bidaiatu zuten. Suertez, jatorri frantziarreko Jean Laurent Minier argazkilaria herrialde bakoitzeko ordezkariei argazkiak ateratzeaz arduratu zen. Hori horrela, orduko lan haren erakusgarri ederra daukagu.

Laurenten lana Fototeka Nazionalean dago, penintsulako  janzkera eta folklorearen aberastasunaren adierazgarri da. Euskal Herriko ordezkariak ere izan ziren Madrilen. Nabarmentzekoa da, Nafarroako eta Bizkaiko jendea agertzen den argazkia batean, beste hainbat musikariren artean, Lizarrako Julian Romano gaiteroa, Demetrio semea eta Nemesio Bidaurre koinatua agertzen direla.

Argazki-oinetan XX.mendeko datak ageri zaizkigu, orduan klasifikatu baitziren. Irudi guztiak, ordea, 1878an jasoak dira.

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Nafarroako eta Bizkaiko ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jean Laurent Minier

Jean Laurent Minier, 1887. Irudia: La Ilustración Nacional.
Jean Baptiste Laurent Minier 1816ko ekainaren 23an jaio zen Garcichyn (Borgoina). 1843an Madrilera joan zen, han sortu zitzaion argazkilaritzarako afizioa. Argazkilaria, enpresaria eta bidaiaria Isabel II.aren Madril jaso zuen bere argazkietan. XIX. mendeko Espainiako azpiegituren eta herri-lanen irudiak jasotzeaz arduratu zen, Prado museoko lehenengo katalogoa ere makinaz jaso zuen.

Madrileko Olivo kaleko bosgarren zenbakian denda ireki zuen. Argazkilaritzan aritu aurretik, aurrerapen optikoekin trebatu zen, dendan lenteak saltzen baitzituen. 1855ean, argazkilaritza munduan hasi zen lanean erretratugile bezala. Sona hartzen hasi zen, argazkiak koloreztatzeko modu bat asmatu baitzuen. Pertsona ezagun asko pasa ziren bere estudioetatik, Isabel II. erregina, Prim jenerala edota Giuseppe Verdi musikaria. 1857an Espainiako hirien bista estereoskopikoak egiten hasi zen, horrela oraindik eta ospetsuagoa bihurtu zen.

1858an herri-lanen irudiak jasotzen hasi zen. Horrela, errepide berrien, zubien, trenbideen... argazkiak ateratzen zituen. 1866an, berriz, Prado museoko artelanen katalogoaren argazkia atera zuen.

1886 azaroaren 24an hil zen Madrilen. Bere hilobia Almudenako hilerriko parterik zaharrenean dago. 12.000 argazki utzi zituen: estudioko erretratuak, hiri eta monumentuan bistak, herri-lanak, arte-lanak eta Iberiar penintsulako herrialdetako ordezkarien argazkiak.

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Nafarroako ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Bizkaiko ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Guadalajarako ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Alacanteko ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Leongo ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Madrilgo ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Jatorrizko argazki-oinaren arabera, Guadalajarako ordezkariak, Madril, 1878. Argazkia: Jean Laurent Minier

Argazki gehiago, Laurenten argazki galerian.

Laurenten hainbat lan

  • Erretratuen katalogoa (1861)

  • Toledoko albuma (1865)

  • Liburutegi Digital Hispanikoko dokumentuak.

  • Ondare Historikoko Fototekako dokumentuak. Gazteluei buruzkoak.

  • Ondare Historikoko Fototekako dokumentuak. Arteari buruzkoak.

  • Argazkilaritzari buruzko hainbat liburu. Azokei buruzkoak.

  • Argazkilaritzari buruzko hainbat liburu. Uzta bilketari buruzkoak.

  • Argazkilaritzari buruzko hainbat liburu. Espainiako herri-lanei buruzkoak.