Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

Dokumentuaren akzioak

Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

Larunbatean emanen dugu Martin Zalakain ikuskizuna Iruñeko Baluarte auditorioan. Oraindik bada sarrerak eskuratzeko modua, baina hala ere, eskuzabal esnatu gara eta guk bi sarrera banatu nahi ditugu zuen artean.

Gogoratu ikuskizuna larunbatean izanen dela, urtarrilak 13, arratsaldeko 20:00etan.

Joandako igandean artikulo eder bezain interesgarria idatzi zuen Kike Diez Ulzurrunek Diario de Noticias-en, On Pio Barojak eta Zalakain abenturazalea eleberriak Iruñearekin dituzten loturez. Hortaz, zozketan parte hartzeko egin behar duzuen gauza bakarra ondoko loturan agertuko zaizuen testutxoa irakurri eta azpiko galdera erantzutea da.

Zalakain Iruñean

  • Martin Zalakainen sorleku Urbia herri asmatuak eta Iruñeak badituzte, behintzat, bi gauza komunean. Zeintzuk dira? (Bietako batekin aski dugu).

Zuen erantzunak hainbat modutan bidali ditzakezue: 1. Sarrera honen azpian erantzuna utziz. 2. Emailez:  helbidera idatziz. 3. Whatsapp bidez 657 33 29 44 zenbakira idatziz 4. Gure facebook edo twitter orrialdeetan.

Ostirala, urtarrilak 12, eguerdiko 12:00ak arte bidali daitezke erantzunak. Parte hartzaile guztien artean egingo dugu zozketa eta ostiral arratsaldean jakinaraziko dugu zein den irabazlea.

Dokumentuaren akzioak

2018/01/12 12:47
12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.