Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Azken bidaiak

2019/07/03

Itxas Argia Dantza Taldeak bi bidaia egin ditu joan den ekainean. Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio taldeak gonbidatuta, XXXIII Festival Nacional de Folklore de San Juan delakoan parte hartu zuten. Era berean, Bretainiako Locminé herria bisitatu zuten Kevrenn Bro Logunec’h musika bandaren 20...
Jon Iruretagoiena: "Garai hartan armadak erakusten zien soldaduei dantzan"
2019/07/02

Hogeita zortzi urte daramatza dantzan Jon Iruretagoienak. Ume-umetatik dantza mundua oso gertuko izan du, aita dantzaria eta dantza-maisua izanda, bera ere segituan erori zela dantzara dio eta hor jarraitzen du. Bizitzaren bideak dantzatik zertxobait apartatzeko beharra eskatu badio ere, dantzat...
Arrasateko 1933ko poxpolin eta ezpata-dantzariak
2019/07/01

Arrasateko Batzokiko dantzarien 1933. urteko argazki eder hau topatu dugu Jose Mari Velez de Mendizabalek elikatzen duen Hots begi danbolinak blogean. Batzokiko dantzari talde gaztea ageri zaigu Adan Yartzaren etxe aurreko lorategian. Ezpata-dantzariak eta poxpolinak ageri dira, atzean ikurrin...
Emakume bat lehen aldiz dantzari-dantzan San Pedro egunean Berrizen
2019/06/30

Dantzari-dantzak izenaren zentzu osoa hartu du Berrizen, emakumeek ezpata-dantzan parte hartuz, soilik gizonezkoek egiten zuten dantza izatetik dantzarien dantza izatera pasa baita. Egun handia Berrizen, San Pedro eguna, eta aspaldiko tradizioa bizirik, zortzi ezpata-dantzarik ohiko dantzen erakust...
Ikastaroak: Larrain dantzako dantzak (Areatza) eta Dantzaren didaktika (Leioa UPV/EHU)
2019/06/27

Hamar urte baino gehiago musika eta dantza tradizionala eguneratzen eta ezagutarazten lanean ari den AIKO Taldeko ( www.aikotaldea.eus ) musikari eta dantza maisu kolektiboak, prestakuntza jarduera programa sakona hasiko du asteburu honetan. Areatzan bi eguneko tailerra emango du, eta EHU/UPVko Lei...
Dantzari-dantza Iruñeko dantzarien topaketan
2019/06/26

Iruñeko dantzarion VII. topaketa antolatua izan da aurten, joandako ekainaren 15ean. Auzoetako festetan egin ohi dugu Iruñeko dantza talde ezberdinen arteko emanaldi komun hau eta aurtengoa Azpilagaña auzoan izan da. Ortzadar, Oberena, Eluntze, Muthiko Alaiak, Iruña taldea, Basakaitzek eta guk ...
Dantza-espezie bat galzorian?
2019/06/24

Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen.
Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...
(H)Ik Dantza Ikasi, izen ematea irekia
2019/06/21

Haatik dantza konpainiak Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin, urritik maiatzera eskainiko du bigarren urtez (H)IK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa.
Aurreko ikasturtean izandako esperientzia ezin hobearen ondoren, ikastaroaren nondik norakoak ondo ...
Dantzan lurreratu ziren Olaetako dantzariak Ameriketatik bueltan
2019/06/20

Olaeta Balleteko dantzariek 1968an Ameriketatik egin zuten hiru hilabeteko bidaian 70 emanaldi eskaini zituzten. Bira horretatik bueltan, hegazkinean dantzari arropak jantzi eta Barajasen lur hartu orduko dantzan hasi ziren. Argia aldizkariak, mendeurrenaren harira, astero portada bat aukeratze...
Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza
2019/06/19

Iruñeko 3 Burguen egunean egiten dugun soka-dantzaren tankera hartuko du aurten Sanjuan bezperako soka-dantzak. Orain arteko sokaren egiturari eutsi, baina urratsez, jantziz eta dantzarien generoz, iraila hastapenean egiten dugun dantzaren ezaugarriak hartuko ditu. Beraz, ez da neska eta mutilen a...