Dokumentuaren akzioak
Lapurdiko dantzen historiaren zenbait atal sarean Henri Duhauren lanen bidez
Henri Duhau (Beskoitze, 1942) irakasle, dantza-sustatzaile eta idazlearen obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du EKEk. Mintzoak.eus ataritik deskarga daitezke dohainik Duhauren lanak. Horietako bat dantzari buruzkoa da, Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea izenekoa. Bere ibilbideari lotutako gaiak jorratzen dira bere lanetan, hala nola, Lapurdiko inauteriak berreskuratzeko 1960ko hamarkadan emandako pausoak, Euskal Dantzarien Biltzarraren antolaketa lanak, Dantzari Egunak, Beskoitzeko Oinak Arin eta Senpereko Zirikolatz dantza taldeen ibilbideak, eta muxikoak berpizteko sustapen lanak, besteak beste.
Dantza sustatzailea
Hamar urte zituela hasi zen euskal dantzak ikasten Severin Ospital irakaslearekin. 1957-1958an, bera hasi zen irakasle lanetan eta 1964an Oinak Arin dantza taldea sortu zuen Noël Gezanbururekin eta Lucien Ithurbiderekin batera. Lehen urteetan Lapurdiko inauterien berpiztean parte hartu zuten. Gero Senperera ezkondu eta Zirikolatz dantza taldea sortu zuen 1972an. 1973tik aurrera Ipar Euskal Herriko Euskal Dantzarien Biltzarreko bulegoko kide izan zen eta 1980-1989ra lehendakari.
Lapurdiko inauteria eta muxikoen pizkundea
1960. hamarkadan Lapurdiko inauteriaren berreskuratze ahaleginen berri ematen du bere liburuak. Inauterien segizioa eta bereziki kotilun-gorria berpizteko egindako ahaleginen argazki mordoxka ageri dira liburuan. Ematen dituen argibideak, dantzaren alderdi teknikoari baino antolakuntzari dagozkionak dira. Begirada orokorragoa du, testuinguruari, pertsona garrantzitsuei erreparatzen die. Argazki, afitxa, gutun eta abarreko dokumentazio bilduma da.
Elkarrizketa pasarteak
Duhauk berak idatzitako lanez gain, berari egindako elkarrizketetan dantzari buruz dauden pasarteen zerrenda ikusi daiteke. Dantzaren munduan nondik nora ibili den Henri Duhau antzeman daiteke pasarte horien zerrendan. Elkarrizketa pasarte horietako gutxi batzuk bideoan ikusi eta entzun daitezke, adibidez, elizak euskal dantzaren irakaspenari buruz zuen jarreraren ingurukoa eta Oinak Arin taldeko lehen irakasle izen ziren Aphataberry apaiza eta Koldo Zabalari buruzkoa. Gehienak oraingoz sarean entzuterik ez daude ere honakoak dira dantzari buruz aritzen den elkarrizketa-pasarteak:
5 Makil Ttiki eta fandango dantzak Beskoitzen 1950 hamarkadan 0:02:08
6 Ihauteriak etxez etxe Beskoitzen 0:02:13
7 Koldo Zabala, nesken erakasle Beskoitzen 1950 hamarkadan 0:00:28
8 Elizaren jarrera euskal dantzaren erakaspenari buruz 0:00:48
9 Dantza emanaldiak Beskoitzen 1964a aitzin 0:01:25
10 Jean Nesprias eta Séverin Ospital dantza erakasleak 0:03:08
11 Ikasitako lehen dantzak 0:02:23
12 Henri Duhau erakasle (1958-1959) 0:02:23
13 Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldearen sortzea (1964) 0:05:13
14 Oinak Arin taldeko lehen erakasleak: Aphataberry apeza eta Koldo Zabala 0:02:00
15 Nesken kopurua eta errola Oinak Arin taldean 0:02:59
16 Orreaga pastorala eta Otxalde-ri omenaldia 0:04:10
17 Oinak Arin dantza taldeko hiru ko-sortzaileak 0:00:58
18 Administratzaile Oinak Arin taldean 0:01:41
19 Lapurdiko ihauteriak: tradizioa ahantzia 0:04:10
20 Noël Gueçamburu-ren ikerketa artxibistikoak 0:00:33
21 Partehartze kolektiboa Lapurdiko ihauterien berpizteko 0:01:36
22 Oinak Arin Baionan (1965) 0:00:31
25 Zirikolatz Senpereko dantza taldearen sorrera (1972) 0:06:07
26 Maskaradaren pertsonaiak neskek antzezturik 0:02:04
27 Euskal Dantzarien Biltzarra: Dantzari aldizkaria 0:02:43
28 Euskal Dantzarien Biltzarra: Probintzien arteko harremanak 0:02:18
29 EDB eta Dantzari federakuntzen arteko bereizketa 0:01:04
30 Paul Rocca-Serra Legarralde, EDBko lehen lehendakaria 0:01:12
31 EDBren arduradun ezberdinak 0:01:23
32 Xiberoaren berezitasuna 0:01:28
33 EDBren koordinaketa bilkurak 0:02:22
34 Iparraldeko Dantzarien Biltzarra-ren sorrera (1966) 0:04:13
35 IDBren osoko biltzarrak 0:02:08
36 Lehen Dantzari eguna Ipar Euskal Herrian (1971) 0:05:09
37 Herri Dantzari (1979tik goiti) 0:00:50
38 Dantzari Ttiki (1974) 0:02:08
39 Euskal Herriko lehen Dantzari eguna (1978) 0:00:55
40 Iruñeako Dantzari egunaren oroitzapenak 0:04:52
41 Dantzari eguna Baionan (1980) 0:05:23
Iturria: Henri Duhau (Mintzoak.eus)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23