Dokumentuaren akzioak
Santa Kruz eguneko ezpata-dantza Andoainen
Iaz abiatu zuen Andoaingo Urki dantza taldeak, Argia dantzari taldeko kideen laguntzaz, Santa Kruz egunez ezpata-dantza egiteko ohitura.
Aurten ere tradizioa berritu dute maiatzaren 3an. Herrikoak ez diren bi dantzari gonbidatu ohi dituzte dantzara. 2008an Jokin eta Garikoitz Otamendi aritu ziren ezpata-txiki lanetan. 2009. honetan Kezka dantza taldeko Oier Araolaza eta gure taldeko Aritz Ibañez izan dira gonbidatuak. Asier Garmendiak egin ditu buruzagi lanak eta Jon Iraola eta Aritz Brosa izan dira andoaindar ezpata-txikiak.
Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kruzeko ermita ondoan egin ditu zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu dute ezpata-dantza.
Ohore handia izan da halako jai eta dantza ederrean parte hartu ahal izatea. Esker mila aunitz eta Zorionak Urki dantza taldea eta ezpata-dantza aurrera atera duten guztiendako!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05