Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gari Otamendi Eskerrik asko Urki

Dokumentuaren akzioak

Eskerrik asko Urki

2008/05/04 11:20
Santa Kruz eguna ospatu zuten atzo Andoainen urtero legez. Urterokoa ez dena -eta hemendik aurrera hala izatea espero duguna- Urki dantza taldeak egindako ezpata-dantza da. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariaren eta koreografoaren laguntza izan dute horretarako. Bertan parte hartzeko ohorea izan nuen.

Hogei urte bete ditu Urkik aurten eta haurren talde gisa hasi zenak egindako bide luzea ikusi ahal izan genuen atzo ermita ondoko zubi gainean. Jakina, halako emaitza lortzko beltz egin dute lan Carmen Rodriguezek, Jokin Otamendik, Josema Setienek, Aitor Amutxastegik eta Begoñak (abizenik ez dut gogoan).

Zorionak eta eskerrik asko!



Dokumentuaren akzioak

oier
2008/05/05 10:24

"Si tomamos la visita de Fernando VII a Gipuzkoa, desde el 2 al 14 de Junio de 1828 podemos constatar que (...) en Andoain, <<sesenta danzantes de baile de espada uniforme y vistosamente vestidos>>". URBELTZ, Juan Antonio: 1985. "Dantzak" in Euskaldunak-La etnia vasca, Etor, Bilbo.

Ezpata-dantzak tradizio luzea du Andoainen, eta poztekoa da 2008an ere bizirik dagoela jakitea, loalditik iratzarrita.
oier.

Urki
2008/05/05 15:49
Eskerrik asko zuri Gari. Ohorea izan da guretzat Santa Krutz egunean zubi gainean zurekin egon ahal izatea. Ondo izan eta laster arte Urki Dantza Taldea
Urki
2008/05/05 15:49
Eskerrik asko zuri Gari. Ohorea izan da guretzat Santa Krutz egunean zubi gainean zurekin egon ahal izatea. Ondo izan eta laster arte Urki Dantza Taldea
Urkiko beste bat
2008/05/06 11:13

Gari, milesker zuri ere. Zu besteok bezala, dantza hau berreskuratzen ahaleginak egin dituen beste hondar ale bat zara, eta noski ezin eskertu gabe geratu. Horrela segi benetan, eta aurrekoa errepikatuz, milesker!

urkiko dantzari bat
2008/05/06 23:21

Milesker guztiei!! benetan polita izan zen eguna. 2008 ko maiatzaren 3 a Andoaingo historian ezpata dantza berreskuratu zuten eguna bezala idatzia geratuko da. Milesker zuri ere Gari gurekin parte hartzeagatik baita gurekin parte hartu zuten guztiei eta Jokini ere ESKERRIK ASKO.

Beste bat
2008/05/12 19:46

Zer deu!?

Lehenik eta behin esan behar da, ezpata dantza exitu bat izan zala, ta jende askok zoriondu zigula! Ta dantza taldean partez zoriondu nahi ditut Jokin, Gari eta beste asko.

Bo, eongogea.....ta gora urki

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gari Otamendi

Gari Otamendi

Añorga, 1980

Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean. 

Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.