Santa Kruz eguneko ezpata-dantza Andoainen

2009/05/20
Santa Kruz eguneko ezpata-dantza Andoainen

Iaz abiatu zuen Andoaingo Urki dantza taldeak, Argia dantzari taldeko kideen laguntzaz, Santa Kruz egunez ezpata-dantza egiteko ohitura.

Aurten ere tradizioa berritu dute maiatzaren 3an. Herrikoak ez diren bi dantzari gonbidatu ohi dituzte dantzara. 2008an Jokin eta Garikoitz Otamendi aritu ziren ezpata-txiki lanetan. 2009. honetan Kezka dantza taldeko Oier Araolaza eta gure taldeko Aritz Ibañez izan dira gonbidatuak. Asier Garmendiak egin ditu buruzagi lanak eta Jon Iraola eta Aritz Brosa izan dira andoaindar ezpata-txikiak.

Jokin Otamendik prestatutako ezpata-dantza taldeak Santa Kruzeko ermita ondoan egin ditu zubiak meza nagusiaren aurretik eta ondoren, eta bertan dantzatu dute ezpata-dantza.

Ohore handia izan da halako jai eta dantza ederrean parte hartu ahal izatea. Esker mila aunitz eta Zorionak Urki dantza taldea eta ezpata-dantza aurrera atera duten guztiendako!