Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Bideo sorkuntzak dantzari

Bideo sorkuntzak dantzari

dantzan.com 2009/07/29 09:40

Gero eta ugariagoak dira dantza edo gorputzaren mugimendua hizpide hartuta egindako bideo sorkuntzak. Gaurkoan, horiek oinarri hartuta nazioartean egin izan diren zenbait bideo ekarri nahi dizkizuegu, dantzarekin, modu batean ala bestean, zerikusia duten neurrian.

Gehiago irakurri

Kabalkada egin dute Renon

Kabalkada egin dute Renon

Dantzan 2009/07/29 08:50

Pasa den asteburuan egin da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatu dutena. Hona Kabalkadaren irudiak Euskal Kazetaren eskutik.

Gehiago irakurri

Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

Dantzan 2009/07/28 11:10 1

Ordiziako santaneroen kofradiaren berri zaharrena 1509koa da. Beraz, aurten 500 urte bete ditu ezkonberrien kofradiak eta ohiko moduan ospatu dute, esku-dantza eginez Santa Ana egunean. Dantzaren historiaren berri ematen duen erakusketa bat eta garai bateko santaneroekin egindako soka-dantza ere antolatu dituzte.

Gehiago irakurri 1

Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da

Dantzan 2009/07/28 10:26

Apirilean 90 urte bete zituen Merce Cunningham-ek. Gaur egungo dantzaren protagonista handienetakoak lanean jarraitzen zuen, bere esanetan astia falta baizitzaion egin nahi zituen gauza guztiak egiteko.

Gehiago irakurri

El Hierro irlako Amabirjinaren jaitsiera

El Hierro irlako Amabirjinaren jaitsiera

dantzan.com 2009/07/24 10:35

Lau urtetik behin egiten dute El Hierro irla kanariarrean "La Bajada de la Virgen" izeneko jaia. Dehesako baselizatik atera eta irla guztia zeharkatu ondoren, Valverde izeneko herrian bukatzen dute erromesaldia. Aurten uztailaren 4ean egin dute. Amabirjinarekin batera dantzariak, musikariak, maiordomoak eta enparauak joan ohi dira. Festa benetan jendetsua izaten da.

Gehiago irakurri

AEBko euskaldunek bizi-irauteko egiten dute dantza

AEBko euskaldunek bizi-irauteko egiten dute dantza

dantzan.com 2009/07/22 11:42

EHUn egindako tesi batek Renoko (Nevada, Estatu Batuak) Zazpiak Bat dantza-taldeko dantzari gazteen azterketa etnografikoa egin du. Azterketa horren bitartez, euskal komunitateek herrialde hartan egiten dituzten dantzek eta ekintzek zer funtzio betetzen duten kultura askoko gizarte estatubatuarrean gizarteratzeko prozesuan aztertu du ikertzaileak. AEBko euskaldunek giza talde bezala bizi-irauteko egiten dute dantza Clara Urdangarin ikerketaren egilearen arabera.

Gehiago irakurri

Seccion Femeninaren dantza-ekarpena

Seccion Femeninaren dantza-ekarpena

Dantzan 2009/07/22 11:25

Gerra zibilaren ondoren, gizartea egituratu eta errejimenaren aldeko propaganda egiteko hasi ziren sortzen Espainian abesbatz eta dantza elkarteak, hasieran Seccion Femenina erakunde falangistaren menpe. Mugimendu horrek egindako folklorearen bideo sorta zabala jarri du Espainiako Kultura Ministerioak sarean. Hona euskal dantzei dagozkien bideoak.

Gehiago irakurri

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 09

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 09

dantzan.com 2009/07/21 10:43

Gaur emanen diote hasiera Galdakaon, Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian nazioarteko jaialdiari. Uztailean Bizkaiko herri ezberdinetatik zehar antolatzen duten jaialdi honetan, munduko kultura ezberdinen folklore adierazpenak ezagutu eta gozatzeko aukera eskaini nahi dute. Aurten, Euskal Herriko taldeez gain, Costa Rica eta Bulgariako taldeak ariko dira. Esan bezala, gaur hasi eta uztailaren 26ra arte luzatuko da jaialdia.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia

Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia

dantzan.com 2009/07/20 11:40

Portugaleteko Elai-Alai kultur taldeak Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia ospatuko du aurten Errusiatik, Hego-Afrikatik, Sri Lankatik, Txinatik, Perutik, Armeniatik eta Zelanda Berritik datozen taldeen parte-hartzearekin. 2009ko Nazioarteko Folklore Jaialdiak atzo zabaldu zituen ateak eta uztailaren 19tik 31ra ospatuko da Portugaleten eta Euskal Herriko beste zenbait herritan.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

Dantzan 2009/07/17 13:49

Uztailak 16, Karmen eguna izan zen atzo, jai egun handia Añorgan, eta Arkaitz dantza taldeak, mimoz zaintzen duen Gipuzkoako dantzen errepertorioa osorik eskaintzeko hautatutako eguna. Helduen soka-dantza ohikoa izaten da Karmen egunean Añorgan, baina atzo horrez gain Arkaitz-eko dantzariek ezpata-dantza eta brokel-dantza osorik eskaini zituzten. Emanaldia urtero errepikatzeko asmoa dute, Gipuzkoako dantzak Añorgan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak