Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

2009/07/28 11:10

Uztailaren 27an, Santa Ana egunaren biharamunean ospatu dute aurten ere santaneroen esku-dantza Ordizian. Urtean herrian ezkondu diren bikoteek parte hartzen dute soka-dantza honetan. Aurten, 500. urteurreneko ekitaldian 17 bikote izan dira, plazara atera eta soka-dantza egin dutenak.

Urteurrena dela eta, igandean aurreko belaunaldietan parte hartutako hainbat adineko santanerok esku-dantza egin dute. D'elikatuz gunean berriz, Santaneroen kofradiaren eta esku-dantzaren historia eta argazki bilduma zabala aurkezten dituen erakusketa prestatu dute kofradiako kideek.

Alkondara zuri eta praka beltzez jantzita mutilak, soineko dotore eta manilako mantoiekin neskak, ikuskizun berezia da santaneroen esku-dantza eta plaza herritarrez betetzen da ezkonberrien dantza ikusteko. Gehienak aurretik inoiz dantza egin gabekoak dira, eta azken asteotan hainbat ensaio egin arren, batzuri antzematen zaizkie urduritasunak eta zailtasunak.

Ezkonberrien sokaren inguruan, etengabe laguntzen eta argibideak ematen, Santaneroen Kofradiako hiru dantza irakasleak dabiltza. Enrike Lacalle, Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren dira. Beraiek arduratzen dira aurreko egunetan ezkonberriei dantza lezioak ematen, eta egunean bertan etengabe gidatzen dituzte protokoloan eta dantzaren xehetasunetan barrena.

Ordizia santaneroak 2009 39 Ordizia santaneroak 2009 62Ordizia santaneroak 2009 44Ordizia santaneroak 2009 109 Ordizia santaneroak 2009 150

Enrike Lacalle, Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren Santaneroen Kofradiako dantza irakasleak.

Ordizia santaneroak 1929 Ordizia santaneroak 2009 24

Dokumentuaren akzioak

2009/07/28 18:47

Atzo haserre itzuli nintzen Ordiziatik. Santaneroen esku-dantza ikustera joan ginen (dantzan.com-en argitaratu dugu horren berri) eta paparazzien jarrerarekin sututa itzuli nintzen. Kirston malaletxea sartu zitzaidan argazkilari eta kamerariak "beraien lana" betetzeko dantzari, dantzarieri eta ikusleak inolako errespeturik gabe tratatzen zituztela ikusita. Gauzak nola nola bizi nituen kontatu dut blogean eta argazki "argigarri" batzuk ere jarri ditut.

http://www.dantzan.com/blogak/oier/space-invaders-ii

Ni neu sarri ibiltzen naiz paparazzi moduan dantza emanaldietan, askotan pasatzen naiz hesiaren bestaldera, eta ia beti batetik bestera mugitzen ibiltzen naiz. Inoiz inori iruditzen bazaizue space invaders bat izaten ari naizela, emaidazue arren koskorreko bat.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.