Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Seccion Femeninaren dantza-ekarpena

Dokumentuaren akzioak

Seccion Femeninaren dantza-ekarpena

2009/07/22 11:25

Seccion Femeninaren gidaritzapean hamaika talde eta emanaldi sustatu ziren. Probintziaka antolatu, eszenatokira begira inguru horretako tradizioan oinarritutako dantza-suite bat prestatu, eta hara eta hona ibiltzen ziren emanaldiak eskaitzen. 1948tik aurrera, nabarmentzen ziren taldeek nazioarteko birak egiten zituzten eta mundu osoan barrena ibili ziren.

NO-DO-ak askotan grabatu eta zabaltzen zituen emanaldi horiek. Horietatik 234 grabazio jaso ditu orain Espainiako Kultura Ministerioak eta bere webgunean eskaintzen ditu. Google Earth instalatu behar da horretarako, eta mapan dantza bakoitzari dagokion tokian klik eginda ikusi daitezke bideoak. Alberto Jambrinaren bidez tamborileros posta zerrendan izan dugu honen berri. Euskal dantzei dagozkien bideoak bildu eta hemen bertan ikusteko aukera eskaintzen du dantzan.com-ek.

Dantzen grabazioak 1956 eta 1976 bitartean eginda daude eta Espainiar Filmotekak gordetzen ditu gaur egun. Bitxikeriaz beteta daude dantza horiek. Ministerioko gunean bertan jasota dauden izen berarekin ekarri ditugu hona. Kontu egin behar da zer motatako elkarteak ziren Seccion Femeninakoak eta zer nolako irizpideak zerabiltzaten dantzak bildu eta aurkezteko. Kasu askotan, egokitzapen oso bereziak dira, bestetan goitik behera eraldatu dituzte dantzak eta beste batzuetan asmatutakoak dira. 

Sección Femenina izenak berak adierazi bezala emakumeen erakundea zen. Ondoko urteetan gizonezkoak era hasi ziren talde horietan parte hartzen, Educación y Descanso eta Accion Catolica moduko taldeen bidez. Dena den, interesgarria da ikustea garai horretan emakumeen parte hartzea dantzan gaur egun baino esparru zabalagoetara iristen zela.

 

Romeria de Santa Agueda (1959); Barakaldo (Vizcaya)

 

Romeria Vasca (1959); Donostia-San Sebastián (Guipúzcoa)

 

Danza de Ochagavia-Pañuelo-Paloteo y Kalegira (1959); Ochagavía/Otsagabia (Navarra)

 

Txum-Txum-Texum de Uztarroz del Roncal (1959); Uztárroz/Uztarroze (Navarra)

 

 

Espata-Danza del Santísimo (1961); Donostia-San Sebastián (Guipúzcoa)

 

Ustaidantza (1961); Donostia-San Sebastián (Guipúzcoa)





Danza de Valcarlos (1961); Luzaide/Valcarlos (Navarra) 

 

Txun-Txun (1963); Uztárroz/Uztarroze (Navarra)

 

Baile de la Era (1972); Estella/Lizarra (Navarra)

 

San Miguel de Arretxinaga (1972); Markina-Xemein (Vizcaya)

 

Eskalopin-Dantza (1972); Pamplona/Iruña (Navarra)

 

Jotas arin,arin y fandango y Arispeko (1976); Barakaldo (Vizcaya)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.