Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da

Dokumentuaren akzioak

Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da

2009/07/28 10:26

Mercier Cunningham 1919ko apirilaren 16an jaio zen Centralian, Washington-en. Modern dance-aren zutabeetakoa izan zen, baina bere lanak errotik eragin du baleta eta dantza garaikidean. Igandetik astelehenerako gauean hil da Cunningham, New Yorkeko bere etxean, lotan zela.

John Cage-rekin izandako harreman eta lankidetzak garrantzi handia izan zuen bere ibilbidean. Marta Graham-ek bere konpainiara eraman zuen, New York-era, eta bertan egin zituen bere lehen koreografia lanak. 1994an Cage eta Cunningham-ek, elkarreki aurkeztu zuten beren bakarkako lana, eta 50 urtez elkarrekin jarraitu zuten lanean. Esperimentazioa, ixiltasuna, serialtasuna, introspekzioa eta denbora eta espazioan erreferentzia puntuen aniztasuna izan dira bere lanaren ezaugarrietako batzuk.

1953an Merce Cunningham Dance Company sortu zuen. Mugimenduaren ikerketa izan da konpainiaren lanaren ardatza. 2007. urtetik gurpildun aulkian mugitzen zen eta handik zuzentzen zituen bere lanak.

Erlazionatutako elementuak
Astelehenak Merce Cunningham-ekin

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.