Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 09

Dokumentuaren akzioak

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 09

2009/07/21 10:43

Munduko kultura ezberdinen folklore adierazpenak ezagutu eta gozatzeko aukera eta euskaldunen eta munduko beste herrialdeetatik etorritako gonbidatuen arteko elkartrukatze kultural aberatsa. Horiek dira Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian nazioarteko jaialdiaren helburuak. Gaur hasi eta uztailaren 26ra arte luzatuko dira emanaldiak. Euskal Herriko taldeez gain, Costa Rica eta Bulgariatik etorritako dantza taldeek ere hartuko dute parte.

Mi linda Costa Rica - Costa Rica

Talde honek hainbat jaialditan parte hartu du eta, guztietan ez bada, gehienetan, ikusleak aho zabalik lotu dira, besteak beste, dantzarien gogoa eta dantzen ikusgarritasuna ikusita. Atzera ere Europara datozan honetan gurean ikusteko eta euren ikuskizunaz gozatzeko aukera daukagu

Taldeari herri-orkestra batek laguntzen dio eta musikariek euren herrikoak diren prozesino- eta herri-musikak jotzen badituzte ere, dantza-taldearen ekitaldietan «marimba» izeneko egurrezko musika-trena erabiltzen dute –Erdialdeko Ameriketako herrietan hainbeste forma hartzen ditu– eta tresnaren soinua inguru haietako alaitasuna eta edertasunaren parekoa ei da. Ikuskizunean Costa Rica erdialdeko dantza herrikoiak ikusteko aukera izateaz gainera itsasaldeko salsa eta landa eremuetako dantza herrikoiak ere dantzatuko dituzte. Gaitza da, benetan ere, euren kanta, musika, jantzi eta dantza ugariekin aspertzea.

Mi linda Costa Rica - Costa Rica

 

Zlatna Trakia - Haskovoko - Bulgaria

"Zlatna Trakia" talde folklorikoa 1992. Urtean finkatu zen. Taldeko burua Zlatka Timanova  da, koreografo profesionala, produktorea eta pedagogoa. Dantzarien adina 16 eta 30 urte bitartekoa da. "Zlatna Trakiak" Bulgariako foklorearen aberastasunak ezagutuarazten ditu bai bai Bulgarian baita atzerrian ere, hala nola, abestiak, dantzak eta Bulgariako herrialde guztietako tradizio folklorikoak. Taldearen saio bakoitza gero eta dibertigarriagoa eta ikusgarriagoa bilakatzen da umeen irribarreen xalotasunagatik eta gazteen indarragatik.

"Zlatna Trakia" taldeak Bulgariako eta atzerriko hainbat jaialdietan parte hartu du; Txipre, Errumania, Grezia, Ukrania, Italia, Polonia, Hungaria, Eslovakia,Belgika, Frantzia eta Errusian, besteak beste. Gainera , diploma eta sari ugari eskuratu ditu.

Zlatna Trakia - Haskovoko - Bulgaria

 

2009 urteko jaialdiaren egitaraua

HERRIA EGUNA ORDUA TOKIA
Galdakao uztailak 21 20:30 Frontoia
Arrigorriaga uztailak 22 19:00 Polikiroldegia
Usansolo uztailak 23 20:30 Polikiroldegian
Gernika uztailak 25 21:30 Jai-Alai Frontoia
Sopelana uztailak 26 20:00 Plazan

 

  • Galdakao:Costa Rica, Bulgaria, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)

  • Arrigorriaga:Costa Rica, Bulgaria , Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)

  • Usansolo: Costa Rica, Bulgaria, Euskal Herria (Oinarin Dantza Taldea)

  • Gernika: Costa Rica, Bulgaria, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)

  • Sopelana: Costa Rica, Bulgaria, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)

 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.