Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kabalkada egin dute Renon

Dokumentuaren akzioak

Kabalkada egin dute Renon

2009/07/29 08:50

Ipar Amerikako euskal etxeetako dantzarien artean prestatu dute Renon ospatu den Kabalkada. Hainbat taldetako dantzariekin osatu da taldea eta Iparraldeko musikarien doinura dantzatu dute Renon.

Ameriketan Euskal Etxeak elkarrengandik zein urrun dauden kontuan hartuta ahalegin handia izan da euskal-amerikarrentzat emanaldi hau koordinatzea. Internet bidez argibide ugari eman dituzte eta saiatu dira bakoitza bere ingurunean egin beharreko dantzak prestatzen. Izan ere, martxak, jauziak, makilarien jokoak eta beste hainbat dantza prestatu dituzte denek elkarrekin eman ahal izateko.

Hona Euskal Kazetak jaso duen bideoa:

NABO 09: Reno Basque Dance Fest from Euskal Kazeta Basque News on Vimeo.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.