Kabalkada Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen bilkuran

error while rendering plone.documentbyline
Kabalkada Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen bilkuran

Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABOren) 30. bilkuraren baitan, hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Horien artean dantzarekin zerikusia duten hainbat. Esaterako, Argia dantzari taldeko Marian Arregik eta Mikel Urbeltzek kontzertua emanen dute uztailaren 24ean. Horren ondotik, eta Juan Antonio Urbeltz eta Fernando Aristizabal dantza maisuek gidatuta, dantza ganbara eginen dute, bertaratutakoak dantzan jartzeko.

 

Kabalkada erraldoia

Larunbatean, Ipar Amerikako euskal etxeetako dantzariek Kabalkada handi bat eginen dute, Lapurdin edo Nafarroa Beherean egiten dituztenen gisakoa. Iparraldetik abiatutako musikarien doinupean eginen dituzte ondoko dantzak:

  • Bolant-dantza
  • Erdizka lauetan
  • Zazpi jauziak
  • Mariana
  • Hegi
  • Makilaria
  • Lapurtar motxak
  • Azkaindarrak
  • Mutxikoak
  • Euskaldun
  • Sorginak
  • Dantza luzea
  • Benafarroako martxa
  • Fandango
  • Arin-arin

 

Kontra-dantzak

  • 1. Kontra-dantza
  • 2. Kontra-dantza
  • 3. Kontra-dantza
  • Polka pik

 

Dantzarekin zerikusia duten ekitaldiez gain, euskal jakiak, abestiak, musika eta jokoak ere izanen dira asteburu osoan zehar.