Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2009ko deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2009ko deialdia

dantzan.com 2009/08/24 10:17

Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak abuztu bete-betean. 365.000 euro banatuko dira aurten (iaz baino 131.000 euro gehiago ) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, konpainien sendotzea, bira artistikoak eta formakuntza eta zabalkunderako.

Gehiago irakurri

Alurr Elvalle, Ibarra, Amezketa eta Ordizian ariko da

Alurr Dantza Taldea 2009/08/14 13:55

Alurr Dantza Taldea abuztuaren 16an Elvalle herrian (Arabako Errioxa), abuztuaren 23an Ibarran (Gipuzkoa), abuztuaren 24an Amezketan (Gipuzkoa) eta irailaren 4an Ordizian (Gipuzkoa) ariko da.

Gehiago irakurri

Donibane Garazin bestak dantzan hasiko dira Bodarinekin

Donibane Garazin bestak dantzan hasiko dira Bodarinekin

Garazikus 2009/08/07 09:10

Hitzordu nagusietarik bat bilakatua da... eta hobe ! Donibane Garaziko besten abiatzeakari, herriko besta taldea eta Baxe Nafarroako Herri Antzokiak ikusgarri eder bat antolatzen dute. Agorrilaren 13an, ostegun aratseko 9etan, Jai Alaiean, antolatzaileek Anaigazteak konpainiaren Bodarin dantza ikusgarria proposatzen dizuete.

Gehiago irakurri

Alurr Dantza Taldea Berastegin

Alurr Dantza Taldea Berastegin

Alurr Dantza Taldea 2009/08/07 09:03

Alurr Dantza Taldeak Berastegin (Gipuzkoa) emanaldia egingo du abuztuaren 9an (igandea), gaueko 22:30ean. 50 dantzari inguru. Halaber, herriko mutil taldetxo batek ere dantzatuko du, eta sorpresa bat prestatu dugu haiekin. Ikuskizuna ordubete ingurukoa izango da. Berastegirako bereziki prestatu dugu.

Gehiago irakurri

Ordiziako Santaneroen esku-dantza: historia eta erakusketa

Ordiziako Santaneroen esku-dantza: historia eta erakusketa

Dantzan 2009/08/04 14:53

Santanazaleen Kofradiaren 500. urteurrena dela eta erakusketa eta historiaren inguruko testu bat prestatu dute kofradiako kideek. Patxi Garmendia "Mendigar"-ek esku-dantzaren historiari buruzko testua idatzi du eta erakusketarako prestatu dituzten panelak helarazi dizkigu Joseba Juarez kofradiako kideak. Horra bi material horiek.

Gehiago irakurri

Dantza emanaldiak Donostia eta Bilboko 2009ko jaietan

Dantza emanaldiak Donostia eta Bilboko 2009ko jaietan

dantzan.com 2009/07/31 11:27

Baiona eta Gasteizko jaietako dantza emanaldiekin egin bezala, hona hemen Donostia eta Bilboko Aste Nagusietan egonen diren dantza saioen laburpena. Donostiako Konstituzio Plazako eta Bilboko Plaza Barriko dantza taldeen emanaldiak urteko data garrantzitsua izaten dira hainbat dantza talderentzat. Hona hemen datak:

Gehiago irakurri

Dantza emanaldiak Baiona eta Gasteizko 2009ko jaietan

Dantza emanaldiak Baiona eta Gasteizko 2009ko jaietan

dantzan.com 2009/07/29 11:58

Aste honetan bertan hasiko dira Baionako eta Gasteizko jaiak. Bertan, hainbat dantza emanaldi izango dira. Dantza taldeen emanaldiak zein plazan dantza egiteko erromeriak izango dira. Hona hemen datak eta ekitaldiak:

Gehiago irakurri

Bideo sorkuntzak dantzari

Bideo sorkuntzak dantzari

dantzan.com 2009/07/29 09:40

Gero eta ugariagoak dira dantza edo gorputzaren mugimendua hizpide hartuta egindako bideo sorkuntzak. Gaurkoan, horiek oinarri hartuta nazioartean egin izan diren zenbait bideo ekarri nahi dizkizuegu, dantzarekin, modu batean ala bestean, zerikusia duten neurrian.

Gehiago irakurri

Kabalkada egin dute Renon

Kabalkada egin dute Renon

Dantzan 2009/07/29 08:50

Pasa den asteburuan egin da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatu dutena. Hona Kabalkadaren irudiak Euskal Kazetaren eskutik.

Gehiago irakurri

Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena

Dantzan 2009/07/28 11:10 1

Ordiziako santaneroen kofradiaren berri zaharrena 1509koa da. Beraz, aurten 500 urte bete ditu ezkonberrien kofradiak eta ohiko moduan ospatu dute, esku-dantza eginez Santa Ana egunean. Dantzaren historiaren berri ematen duen erakusketa bat eta garai bateko santaneroekin egindako soka-dantza ere antolatu dituzte.

Gehiago irakurri 1

Dokumentuaren akzioak