Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bideo sorkuntzak dantzari

Dokumentuaren akzioak

Bideo sorkuntzak dantzari

2009/07/29 09:40

Dantzan ari diren marrazki bizidunak edo benetako dantzariek egindako mugimenduen ikuspegi bereziak. Bideo abstraktoagoak edo figuraziozkoak. Era guztietakoak izan daitezke eta dira dantza oinarri hartuta sarean topa ditzakegun bideo sorkuntzak. Gaurkoan, neurri batean ala bestean dantzarekin zerikusia duten nazioarteko zenbait bideo erakutsi nahi dizkizuegu.

Norman McLaren zuzendari Kanadiarraren lan batekin hasiko gara. "Pas de Deux" du izena eta atzealde beltz baten aurrean dantzan ari den bikote baten koreografia erakusten digu lan honek. Margaret Mercier eta Vincent Warren dantzariek efekto hipnotikoa duen amets-modukoa sortzen dute.

Pas de Deux - Norman McLaren - 1968 - 13min 22s - Kanada

 

Beste honek Maurice Ravel Boleroarn musika hartzen du aintzat. Mario Cavallik zuzendutako lana da. Bi marrazki bizidun dantzarik musikari lapurtarraren doinupean egiten dute dantza. Hau da bideoaren fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Mario Cavalli
  • Disenua: Ashley Potter
  • Koreografia: Jane Turner
  • Animazioa: Natalie Zita
  • Bezeroa: Deutsch Grammophon
  • Produkzioa: Pizazz Pictures

Bolero - Mario Cavalli - 1994 - 5min 10s - Britainia Handia

 

 

Kanadara itzuliko gara berriz, "Saturday Afternoon Fever" (Larunbat arratsaldeko sukarra) izeneko sorkuntza ikusteko. Vancouver-eko Film School ikastetxeko ikasle Jeremy Brown-en lana da eta agure martxoso baten dantzaldia erakusten digu.

Saturday Afternoon Fever - Jeremy Brown - 2004 - 2min 25s - Kanada

 

Formen jokoari garrantzia ematen dio azken honek. Georges Schwizgebel suitzarraren "78 Tours" lana da honakoa. Alessandro Morellik jarri zion musika bideo honi eta esan bezala formen mugimenduaren ondorio bezala agertzen zaigu dantza bertan.

78 tours - Georges Schwizgebel - 1985 - 3min 30s - Suitza

 

 

Hauez gain beste bideo batzuenganako loturak dauzkazue jarraian:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.