Dokumentuaren akzioak
Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia
Munduko 5 kontinenteetako dantza taldeak bilduko dira asteburu honetatik aitzina Portugaleteko 35. Folklore jaialdian. Portugaleten ezezik, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere ariko dira edizio honetan parte hartuko duten taldeak.
Jaialdian izango diren taldeak
Mari El Folklore Taldea (Errusia)
1939. urtean sortutako taldea dugu honakoa. Dantzan ezezik, musikan eta kantuan ere aritzen dira, Mari delako herriaren arima erakutsi nahiean. Mari El (Mari lurra), lurralde berdea da, ibaiez eta lakuz betetakoa. Karelia eta Mordoviako biztanleekin senidetasuna dute. Talde hau haien errepublikako garrantzitsuena dugu.
Gauteng herrialdeko konpainia (Hego Afrika)
35 gaztek osatzen dute talde hau. Energiaz eta indarrez betetako dantzak egiten dituzte, larruzko jantzi ikusgarriekin apaindutakoak. Hego Afrikan kultura aberasgarritasun handia dago eta talde hau da horren erakusgarrietako bat.
Ballet Sama (Sri Lanka)
Sri Lanka ozeano indikoan kokatutako herria dugu. Zeremonia tradizio aberatsa dute, belaunaldiz-belaunaldi iraunarazitakoa. Sama balleta 1985. urtean sortua izan zen, Samako nazioarteko konpainiaren magalean. Jantzi eta maskara ikusgarriak darabiltzate eta dantza tradizionalez gain, sorkuntza berriak ere plazaratzen dituzte.
Guizhou hego-ekialdeko kantu eta dantza konpainia (Txina)
Guizhou Txinak eskualde txiroenetakoa dugu. Hala ere, konpainia honek dantzari iaio eta finak ditu. 1972. urtean sortua izan zen konpainia hau eta inguru hartako konpainia profesional bakarra da. Bouyei izeneko giza taldearen eguneroko bizitza erakusten dute haien dantzetan. Yi eta Miao giza taldeen dantzak ere egiten dituzte, honakoak, emakumeek dantzatuak.
Cosandama (Peru)
COSta, ANDes, AMAzonia. Hiru hitz horien laburduren gehiketatik dator konpainia honen izena. Quechua, Aymara, Shipibo, Ashaninka, Moches eta Chimue giza taldeen aberastasuna zabaltzen saiatzen da talde hau. Titicaca, Amazonas, Machupichu eta Choquequiraoko dantzen xehetasunak erakustea dute helburu.
Nairi (Armenia)
Kaukaso aldeko herri menditsua da Armenia, kultura ondare handiko herria. Nairi dantza konpainia 1978. urtean sortu zen. Nazioarteko hainbat eta hainbat jaialditan parte hartu izan du talde honek. Azkenaldian belaunaldi berri batek hartu du dantzaren ardura. Armeniako dantzak egiten dituzte, zuzeneko musikaz lagunduta.
Whitireia (Zelanda Berria)
Zelanda Berriko Porirua hiriko taldea dugu Whitireia. Zelanda berriko lau kulturak ordezkatzen ditu konpainia honek: Maoriak, Samoa eta Cook irletakoak eta Zelanda Berriko dantza garaikidea. Haien kultura munduan gaindi erakusteaz harro daude eta esan bezala, dantza tradizionala eta garaikidea jorratzen dute.
Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia (2009)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Dokumentuaren akzioak