Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Maite Egiguren hil da

Oier Araolaza 2003/05/08 22:53

Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin

Oier Araolaza 2003/05/08 22:14

Bizkaiko XXIII. Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan Basaurin. 72 dantza taldetako 3.500 dantzari elkartzea espero ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak Basauriko Artunduaga kiroldegian.

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2003

Oier Araolaza 2003/04/28 23:34

Apirilak 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Aurten Mats Ek koreografo suediarrak idatzi du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Honelaxe dio:

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna Iruñean

dantzan.com 2003/04/23 23:13

Iruñean, ekainaren 29rako antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak 2003ko Euskal Herriko Dantzari Eguna, orain 25 urte Iruñean bertan ospatu zen Dantzari Eguna gogoratuz. Hona hemen Dantzari Egunaren egitaraua:

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Larrain dantzari buruzko lana

Gipuzkoako EDB 2003/04/23 21:31

Herri kulturan dihardugun bi erakundeok Herri Dantza eta Musikari buruz egindako lan berri bat aurkeztu nahi dizuegu, hau da, Lizarrako Larrain Dantzari buruz Lizarrako Gaiteroek eta Ibai-Ega Dantza Taldeak dantza honen inguruan egin duten elkarlana.

Gehiago irakurri 3 erantzun daude

Gervasio Legorbururi omenaldia

dantzan.com 2003/04/23 16:48

Datorren maiatzaren 11n Euskal Herriko Txistularien Elkarteak Gervasio Legorburu omenduko du Antzuolan.

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Zenbat Gara Santa Barbaran

dantzan.com 2003/04/23 16:41

Joan den apirilaren 11an, Reno-ko Zenbat Gara dantza taldeak Santa Barbaran eskaini du dantza saioa. Juan Bautista Avalle-Arce irakasleak erretiroa hartu duela eta egin zitzaion omenaldian eskaini zuen dantza saioa Reno-ko dantzari taldeak.

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Duguna.org

Aritz 2003/04/16 17:28

Duguna Folklore Taldeak bere web orria berritu egin du. Helbide berria www.duguna.org da.

Gehiago irakurri

VI. Mutxiko Eguna Meakan

dantzan.com 2003/04/09 21:08

Datorren apirilaren 27rako, VI. Mutxiko Eguna antolatu dute Irungo Meaka auzoan. Patxi Perez eta Batbiru taldeak dinamizatuko dute dantzaldia.

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeak Mollet del Valleseko Lehiaketan garaile

Harizti BDT 2003/04/02 20:31

Harizti Dantzari Taldea Mollet del Valleseko VII Lehiaketaren finalera pasa zen. Irabazlea talde euskalduna izan zen Donostiako Goizaldi Dantza Taldea.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak