Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Escena 2010 Dantza Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Escena 2010 Dantza Jaialdia

2010/03/04 11:40

Iaz abiarazitako ildoari jarraikiz, jaialdiaren asmoa da dantzaren unibertsoan are gehiago murgiltzea oraindik, tailer, ikasgai magistral eta ikastaro batzuen bidez. Interesgune desberdinak kontuan hartuta antolatu dira jarduerak, ikastaro espezializatuenetatik hasita, ikastetxeetarako bisita batzuetara heltzeraino.

Estreinako aldiz partaide berriak sartu dira Escenan, alde batetik, Kultura Ministerioa –Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala– eta, bestalde, Frantziako Enbaxada Espainian, bere Kultura Zerbitzuaren bidez. Handik, hain zuen, heldu da Maria Donata D’Ursoren ekoizpena, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gozatu ahalko duguna.

"Dantzaren paisaia koreografikoak" izeneko erakusketa da jaialdiak ekarri duen beste berrikuntza bat, martxoaren bukaeratik abuztua arte Uharten izanen dena. Frantziako Kanpo eta Europako Aferetarako Ministerioak (DAE- Ikusentzunezkoen Kanpo Zuzendaritza) eta Zinematografia Zentro Nazionalak (Kultura Zabalkunderako Zerbitzua -Kulturaren Irudiak katalogoa) eman dute erakusketa, eta dantzari buruzko film sorta bat programatzeaz arduratu dira.

Beraz, hiru zutabe izanen ditu Escena 2010 Dantza Jaialdiak: proposamen desberdinak izanen dituen programazioa, dantzara hurbiltzeko aukera emanen diguten tailerrak eta ikastaroak, eta erakusketa bat, sorkuntza prozesua eta, batez ere, munduko beste herrialde batzuetan dantzaren ikusmoldea nolakoak diren ezagutzen lagunduko diguna.

Aldanza, Aukeran, Brodas, Dani Pannullo, Dancetheatre Co, Dantzaz Konpainia, Maria Donata D'urso
Fueradeleje, Jose Porcel, La Mov, Larumbe Danza, Mudances, Úrsula López konpainiek parte hartuko dute Escena 2010 Dantza Jaialdian.

Escena 2010 Dantza Jaialdia

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.