Dokumentuaren akzioak
Andrianov eta Soulimenko: Made in Russia
“Made in Russia”
Andrei Andrianov - Oleg Soulimenko / Viena-Moscú
Martxoak 6 – 7 20:00etan La Fundicion-en
“Made in Russia” dute beren azken lana. Azkenean, hortxe “deliberatu” zuten pertsona ospetsu birekin modu hertsiki konfidentzialean zuten harremana ezagutzera ematea. Bata europarra zen eta bestea errusiarra: Jean-Luc Godard zinema-zuzendaria, intelektuala eta super-aita, Mendebaldekoa, eta Maya Plisetskaya lehen dantzaria eta estandartea, erregimen sobietarrak hain estimu handian zeukana, non balet klasikoko pertsonaia nagusiak dantzatu zituen.
“Made in Russia” da antzezleei arte munduan eta arte eszenikoen altzairuzko oihalaren Mendebaldeko merkatuan “ospearen bermea” eman diena, baina Adrianovek y Soulimenkok, hasteko, beren ibilbide artistiko eta pertsonalen eboluzioa islatu nahi dute kantuen, istorioen eta zenbait dantza estiloren bidez. Kontrastaketa post-komunista gogor bat Ekialdeko eta Mendebaldeko klixe kulturalen artean.
Kontzeptua, zuzendaritza, antzezpena: Andrei Andrianov, Oleg Soulimenko
Dramaturgia: Judith Helmer
Aholkularitza artistikoa: Robert Steijn
Ingelesera itzulpena: Martin Jandl
Eszena lekua eta jantziak: Anke Philipp
Argien diseinua: Bartek Kubiak
Bideoa eta argazkiak: Elena Tikhonova
Bideoan agertzen direnak: Dasha Andrianova eta Alevtina Golubeva
Produkzioa eta bira: Nicole Schuchardt
Koprodukzioa: Oleg Soulimenko/Vienna Magic, brut Wien, artblau-Tanzwerkstatt Brunswick, Szene Salzburg.
Lankidetza: Dance Agency, TsEkh, Moscow, eta Sophiensaele Berlin.
Laguntza: Cultural Department of the City of Vienna, Federal Ministry for Education, Arts and Culture, State of Lower Saxony, eta Kultur Kontakt Austria.
Dokumentuaren akzioak