Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Aurten bai: biba sanfermin!
Iruindarrok hiru urte eman ditugu bederatzi egun hauen zain. Gure dantzari jardunean ere urteko egunik garrantzitzuenak izaten dira sanferminak eta aurten, inoizko gogotsuen hartu ditugu, hori posible bada. Uztailaren seia baina, goibel iratzarri da eta laster erakutsi digu euri langarrak konp...

Emakumea atera da aurresku Ordiziako Santanazaleen esku-dantzan
Orain arte gizonezkoek bete dituzte aurresku eta atzesku paperak Ordizian egiten den Santanazaleen esku-dantzan, baina aurtengoan emakume batek gidatu du soka, Maria Balluerkak, hain zuzen ere. Eñaut Gereñu izan du sokaren azken lekuan lagun, atzesku lanetan beraz. Aurreskua ez ezik, maiordomoak ...

Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak
Baionatik Bilbora, aurretik Gasteizen eta Donostian geldialdia eginda, Euskal Herriko lau hiriburu horietan ez da faltako festa eta dantzarik. Baionakoak hasi berritan , abuztuaren azken astera arte hiriburu bakoitzak batak bestearen segidan ospatuko dituzte jaiak eta sarrera honetan hiriburuetako...

Amaiur (1522-2022): 500 urteurrenean, dantzariak protagonista
Nafarroako Erresumako Amaiurko gazteluko gudaren 500. urteurrenean, Euskal Herri osotik etorritako dantzariz bete zen Amaiurko herria. Uztailaren 16-17ko asteburua asteburu garrantzitsua izan zen Baztanen, zalantzarik gabe. Alde batetik, eta urtero bezala, Baztandarren Biltzarra ospatu zel...

Gorazarrerako soka-dantza
Donibane bezperan egiten dugun soka-dantzari aurpegi garbiketa egin diogu azken urteotan. Dantzarien banaketari eta koreografiari dagozkion aldaketak 2019an egin genizkion eta aurtengoan beste 2 kanbiamendu ere egin dizkiogu. XX. mende hasierako mutil eta neska-nagusien aitzaki historizista samar h...

Igor Yebra: "Ez dut sentitzen nire lanbidea errespetatua denik"
Gizartean dantza ez dela jotzen gizonen jardueratzat eta haserre ageri da Igor Yebra. Eta ez dantzari gizarteak ez diola behar lukeen balioa ematen salatzen du. Da ntzaren garrantzia, dakartzan onura fisiko eta mentalak han argiak izanik ez du ulertzen nola ez duen "beharko lukeen garrantzia sozia...

2022ko Sanferminak Iruña Taldean
Behartutako bi urteko geldialdia eta gero, ilusio handiz bizi izan ditugu Iruña Taldean 2022ko Sanferminak, programa zabalaz gozatzeko aukera izan dugularik kultur elkartean. Iruña Taldeko 2022ko Sanferminetako egitaraua Praktika galdua genuen eta tsunami handia izan genuen fes...

Portugaleteko 47. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Bolivia, Ginea Bissau, New Orleans, Sri Lanka eta Georgiako dantzariak eta musikariak izango dira aurten Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak antolatzen duen Folklore Jaialdian. Atzo egin zen 47. edizio honetako talde guztien aurkezpena eta ostegunera arte aipatutako taldeen dantza saioak izango ...

Becky Siegel: “Dantzak horrenbeste lagundu nau, opari hori itzultzeko beharra sentitu nuen”
Eustearen eta askatzearen arte an dantzan dabil Becky Siegel (Colorado, AEB, 1959 ) . Gipuzkoako Dantzagunean aritu da Dantzaz konpainiako dantzariekin oreka horren bila. Eustearen eta askatzearen oreka da bizitzan, dantzan bilatzen duena, bere bizitza baita dantza. AEBtatik Ba...

Gaurtik igandera Folkirrika balfolk jaialdia Iturmendin
“Ondo pasa eta disfrutatzea da helburu nagusia eta jendeari ezagutaraztea ze giro arnasten den horrelako balkfolk jaialdi batean”, azaldu digu Ander Zabaletak, Folkirrika Balfolk jaialdiko antolatzaileetako batek. Uztailaren 8tik 10era, musika eta dantza tradizionalak oinarri dituzten dantzaldi...
Dokumentuaren akzioak