Dokumentuaren akzioak
Nazareth Castellanos: "Dantzatzea ongizatearen oinarri handietakoa da"
Neurotzientzialaria da Nazareth Castellanos. Fisika teorikoan lizentziatua, Neurozientzian doktorea, Londreseko King's College edo Alemaniako Max Planck institutuan aritu da lanean. Burua eta gorputzaren arteko harremana ikertzen du neurozientziatik eta dantzan gorputz eta buruan dituen onuren inguruko bere ondorioak oso argiak dira: "dantza erregularki egiteak gure bizitzan gure burmuinaren plastizitatea eta gure garunak zirkuitu neuronalak osatzeko duen gaitasuna handitzen ditu". Neurociencia del cuerpo liburuan bildu ditu gorputza eta buruaren arteko harremanen ezagutzan azken urteotan egindako aurrerapenak eta zenbait elkarrizketetan dantzaren onuraz kontu oso argiak esan ditu:
Burmuinak dantzan
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Osadantzan
Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.
Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.