Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia

Portugaleteko Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia

dantzan.com 2009/07/20 11:40

Portugaleteko Elai-Alai kultur taldeak Nazioarteko 35. Folklore Jaialdia ospatuko du aurten Errusiatik, Hego-Afrikatik, Sri Lankatik, Txinatik, Perutik, Armeniatik eta Zelanda Berritik datozen taldeen parte-hartzearekin. 2009ko Nazioarteko Folklore Jaialdiak atzo zabaldu zituen ateak eta uztailaren 19tik 31ra ospatuko da Portugaleten eta Euskal Herriko beste zenbait herritan.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

Dantzan 2009/07/17 13:49

Uztailak 16, Karmen eguna izan zen atzo, jai egun handia Añorgan, eta Arkaitz dantza taldeak, mimoz zaintzen duen Gipuzkoako dantzen errepertorioa osorik eskaintzeko hautatutako eguna. Helduen soka-dantza ohikoa izaten da Karmen egunean Añorgan, baina atzo horrez gain Arkaitz-eko dantzariek ezpata-dantza eta brokel-dantza osorik eskaini zituzten. Emanaldia urtero errepikatzeko asmoa dute, Gipuzkoako dantzak Añorgan.

Gehiago irakurri

Musika eta dantza NABO-ren Udalekuan

Musika eta dantza NABO-ren Udalekuan

Dantzan 2009/07/17 11:26

AEBtako euskal amerikarren elkarteak, NABOk, Udaleku izeneko "Summer camp"-a antolatzen du urtero. Aurten Chinon, Kalifornia izan da, eta bertan izan dira AEBko bazter desberdinetatik hurbildutako 100 euskal-amerikar gazte, euskal kultura mamituz uda egonaldia egiten. Musika eta dantza osagai garrantzitsuak izaten dira Udalekun, eta dantza irakasle aritu den Jexux Larreak aurtengo ekinaldiaren berri eman digu.

Gehiago irakurri

Dantzan.com Twitter-en bitartez jarraitzeko aukera

Dantzan.com Twitter-en bitartez jarraitzeko aukera

dantzan.com 2009/07/17 11:17

Dantzan.com-eko informazioa jarraitzeko aukera ezberdinak azaldu dizkizuegu inoiz: webgunean sartuz, rss jarioen bitartez... Gaurkoan beste modu baten berri ematera gatoz. Twitter microbloging esaten zaion zerbitzu bat da. Testu sarrera txikien bitartez erabiltzaileak iruzkinak egin ditzake. Lotuta dituen lagunei helduko zaizkie berritasun horiek. Dantzan.com-eko informazioa gisa horretan ere jarrai dezakegu beraz, Twitter-en bitartez.

Gehiago irakurri

Itsasi dantza taldearen "Laga-Boga" ikuskizunaren estreinaldia

Itsasi dantza taldearen "Laga-Boga" ikuskizunaren estreinaldia

dantzan.com 2009/07/16 16:24

Heldu den larunbatean, uztailak 18, Azpeitiko Itsasi dantza taldeak prestatu berri duen Laga-Boga izeneko emanaldia aurkeztuko du. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izanen da, gaueko 10etan. Dantza tradizionalez eta koreografia berriez osatutako ikuskizuna izanen da.

Gehiago irakurri

Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Dantzan 2009/07/14 12:30

Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. 55.000 Euroko lizitazioa da eta besteak beste, Dantzagunearen lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea izango ditu eginbeharrak.

Gehiago irakurri

Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

Kajoitxu 2009/07/13 12:35 2

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak argazki sorta zabal bat sarean jarri du erabilera lizentzia irekiarekin, eta gainera herritarrek beren argazkiak bertan gordetzeko aukera eskainiz. Tartean, dantza argazki zahar sorta ederra aurki daiteke.

Gehiago irakurri 2

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

Dantzan 2009/07/10 11:30

"Dantzaren Zientziak" unibertsitateko grado mailako ikasketak dira, eta 2009-2010 ikasturtan abiatuko dira. Helburua, dantzaren alorreko etorkizuneko profesionalak formatzea, ikuspegi orokor eta integral batetik, alderdi teknikoetatik haratago lan eginez, eta kudeaketa eta pedagogia alorretako konpetentziak aintzat hartuz.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzagunearen programazio eta jarduerak

Kultura saila - Gipuzkoako Foru Aldundia 2009/07/09 17:30

Legealdiaren helburuen artean, arte eszenikoen arloan, ahulen dauden expresio artistikoei bultzada ematea da Kultura eta Euskara Departamentuaren erronketako bat. Lan horri helduta, hainbat ekimen jarri ditu martxan Foru Aldundiak, beti ere, dantzaren munduan zeresan handia duten eragileen ikuspuntua eta iritzia kontutan hartuta.Sektorearekin identifikatutako beharrei erantzuna emateko baliabideak jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gehiago irakurri

Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten

Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten

Dantzan 2009/07/09 15:21

Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako paloteadoa berreskuratuko du aurten hamabost urtez utzita izan ondoren. 2009ko abuztuaren 6an izango da, Fustiñanako plazan eta arratsaldeko 18:30ean. 1993an egin zen azken aldiz osorik Fustiñañako paloteadoa eta 1995ean dantzak egin ziren, baina ez zen ahozko diskurtsorik izan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak