Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza ikastaroak Artebin

Dantza ikastaroak Artebin

dantzan.com 2008/10/24 14:51

Artebin, Bilboko arte eszenikoen eskolan hainbat dantza ikastaro antolatu dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesean. Hona urritik aurrerako ikastaro eskaintza:

Gehiago irakurri

Dantza Hirian hirugarren jaialdia aparteko emaitzekin itxi da

Dantza Hirian hirugarren jaialdia aparteko emaitzekin itxi da

Dantza Hirian 2008/10/24 11:18

Joan den irailean, “Dantza Hirian” mugaz haraindiko dantzaren hirugarren jaialdia antolatu zen Baiona-Donostia Eurohiriko hainbat udalerritan. Hiri-paisaietako dantza garaikidearen inguruko sentsibilizazio-plataforma bihurtu da jaialdi ibiltaria, eta dantza horren sorrera eta zabalkunderako euskarri ere bai.

Gehiago irakurri

Bihar Eifman Ballet Theatre-ren "Anna Karenina" Euskaldunan

Bihar Eifman Ballet Theatre-ren "Anna Karenina" Euskaldunan

Iratxe de Arantzibia 2008/10/21 15:59

Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) 2008/2009 denboraldia Eifman Ballet Theatre-ren "Anna Karenina" ikuskizunarekin hasiko du. Alorreko prentsaren iritziz gaur egungo errusiar konpainia onena da Eifman Ballet Theatre.

Gehiago irakurri

"Lur sagar" biraren hasiera

"Lur sagar" biraren hasiera

Dantzaz elkartea 2008/10/17 12:01

Dantzaz Konpainiak urriaren 18an hasiko du 2008/2009 denboraldiko bira “Lur Sagar” ikuskizunarekin, 20:00etan, Amorebietako (Bizkaia) Zornotza Aretoan. Edizio honetan 10 dantzarik osatzen dute Dantzaz Konpainia, aurtengo ekainean egindako audizioaren ondoren 100etik gora izangairen artean aukeratuak.

Gehiago irakurri

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa

Iratxe de Arantzibia 2008/10/17 10:48

Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa antolatu du. Datorren azaroaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Arriaga antzokian burutuko da.

Gehiago irakurri

Donostia Dantzan erromeria urriaren 18an

Donostia Dantzan erromeria urriaren 18an

Bagera 2008/10/17 10:20

Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erromeria egingo du Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera. Dantzak tankera guztietakoak izango dira: Baltsak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak, pasodobleak, polkak, jotak.... Polka eta kontradantzetan, Unai Etxebeste eta Garazi Diezen laguntza izango dugu dantzen koreografiak dantzatzeko.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantzaren hermeneutika aztergai

Dantzari-dantzaren hermeneutika aztergai

dantzan.com 2008/10/16 11:20

Pablo A. Martin Bosch "Aritz"-ek dantzaren ikerketaren munduan, dantzari-dantzaren ahalegin interpretatiboarekin egin duen ibilbidea laburtu du. Filosofian doktoregoa eskuratu zuen dantzari-dantzaren hermeneutikan oinarritutako tesiarekin. Normalean testuei aplikatzen zaie hermeneutika eta Aritz-ek dantzari aplikatu zion.

Gehiago irakurri

Gene Yurre dantzari eta koreografoa hil da

Gene Yurre dantzari eta koreografoa hil da

dantzan.com 2008/10/16 08:14

Kresala dantza taldearekin 40 urtez egindako lanaren berri ematen duen katalogoa argitaratu den astean bertan hil da Gene Yurre (Donostia, 1928-2008). Etorki taldeko dantzaria izan zen eta Ukrainako balet kosakoetan dantzari profesionala izan zen hainbat urtez. 1968an Kresala dantza taldearen lehenengo zuzendaria izan zen eta 1976an EDBren hasierako antolaketa lanetan parte hartu zuen.

Gehiago irakurri

Aidez Aire Maulen urriaren 25ean

Aidez Aire Maulen urriaren 25ean

Aidez aire 2008/10/15 22:47

Aidez Aire, eüskarazko ikusgarri berri bat da, begi keinü bat emaiten düana dantzari, müsikari eta kantoreari. Honek üngürüamen bezala Xiberoa ükenen dü.

Gehiago irakurri

Agoizko Dantzari Taldea EITBko urteko egutegia lehiaketan

Agoizko Dantzari Taldea EITBko urteko egutegia lehiaketan

Agoizko Dantzari Taldea 2008/10/15 10:35

Agoizko Dantzari Taldeak, EITBko "El calendario del año" lehiaketan parte hartuko du azarotik aurrera emitituko diren saioetan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak