Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan

Dokumentuaren akzioak

Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan

2009/10/05 11:05
Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan

Het Nationaal Archief

Errusiar soldaduek preso duten soldadu alemaniarrari dantzan irakatsi behar diotela erabaki dute. Elurrak estaltzen ditu inguruak, baina soinua eta panderoa atera, eta dantzan hasita badirudi hotzak kentzeko prest daudela. 1915ean hartutako irudia da, ekialdeko frontean, Lehen Mundu Gerraren fronte gordinetako batean.

Holandako Artxibo Nazionalak sarean jarritako argazki bilduma ederreko argazkietako bat da. Lehen eta bigarren mundu gerrako, eta oro  har, XX. mende hasierako irudi bikainez osatutako bilduma da. Holandako artxibo nazionalak 500.000 argazki digitalizatu eta sareratu ditu dagoeneko bere webgunean.

Soldaduak dantzan ageri dira argazki horretan, baina beste honetan berriz Hartza da dantzan jarri nahi dutena. Limburg-en, Holandan, 1930 inguruan egindako argazkia da. Azken hartz-hezitzaileek oraindik Europako herriak bisitatzen zituztenean kale-ikuskizun bitxiak eskainiz.

1930 Hartza eta domadorea

 

Dokumentuaren akzioak

Peio
2009/10/05 16:35

Argazki politek, bai horixe! Eta gue trikitilarik hotza iten dunen ez dute jotzen hatzak ozten zaizkielako...

Aitor
2009/10/11 22:27

Panderojole hoiek meritu handia dute, zalantzarik ez, baña sinetsi ezazue hotz denean zailagoa dela soinua jotzea panderoa jotzea baino, ta goiko soinujole hoi era hor ari da, serio demonio! Hoik bai kastea ta ez guk!

Gari
2009/10/05 14:32

Ederra!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.