Dokumentuaren akzioak
Euskal koreografoen I. Jaialdia egingo da Berlinen
Urriaren 16a eta 18a bitartean eginen dute Berlinen Euskal koreografoen I. jaialdia. Gernika izeneko kultur elkarte euskal-alemaniarrak antolatutako jaialdia da eta Mikel Aristegi koreografoa arduratu da zuzendaritza lanaz:
Urriak 16
-
19:30 Irakurraldia: Harkaitz Cano - "Passaia Blues". Bikoizketa: Petra Elser
-
20:30 Dantza emanaldia: Ertza - "Elagujerodelavestruz"
Urriak 17
-
19:30 Irakurraldia: Karmele Jaio - "Amaren eskuak". Bikoizketa: Gabriele Schwab. Alemanezko testuen irakurketa: Petra Elser
-
20:30 Dantza emanaldia: Mikel Aristegui - "Ezustekoa / Unerwartet". Lara Martelli, Eneko Gil
Alberdi eta Mikel Arístegui, Jose Maria Aristegui-ren partehartzearekin.
Urriak 18
-
19:30 Irakurraldia: Michael Kasper - "Baskische Geschichte / Euskal Herriaren Historia". Irakurketa: Constanze Lindemann
-
20:30 Dantza emanaldia: Kukai / Tanttaka - "Hnuy Illa". Jon Maya, Inaki Salvador, Mireia
Gabilondo eta David Bernues-ena. Testuak: Joseba Sarrionandia
-
Emanaldiak hemen izanen dira: Goldener Saal, Tacheles, Oranienburger Str. 53 - 54, 10117 Berlin
-
Emanaldien ordutegia: 19:30
-
Sarrerak: 10 - 15€ / 25€ (festivalticket)
Dokumentuaren akzioak