Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantza ikastaroak Hik Hasi topaketetan
Uztailaren 1, 2 eta 3an eginen dira X. Hik Hasi Topaketa Pedagogikoak Donostian. Besteen artean, dantzarekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko dituzte: "Euskal Dantzak Lehen hezkuntzan", "Biodantza, talde dantza organiko eta kreatiboa" eta "Munduko dantzak, haurrentzako dantza ludiko eta integratzaileak".

Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasunak izendatu dituzte
Pasa den apirilean, Nafarroako Gobernuak Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasunak izendatu zituen. Izendapenaren prozesua bideratzeko ezinbestekoa da txosten historiko (kasu honetan, historiko-etnografikoa) bat egitea. Hau Ortzadar Elkarteko K. Irujo eta M. Ozkoidik burutu zuten 2008. urtean zehar.

Dantzaldi Ibiltariaren eguna
Aiko taldeak martxan jarritako ekimena da Dantzaldi Ibiltaria. Urtea hastearekin abiatu zuten eta orain ikasturte amaierako festa antolatu dute ekainaren 20ean, Durangon. Tailerrak, dantza emanaldiak, bazkaria eta dantzaldi-erromeriak izanen dira egun osoan zehar.

Iker Gomez koreografoa aukeratu dute Aterpean programarako
Iker Gomez Eibarko dantzari eta koreografoaren "Love Me!" izeneko lana izan da 2009ko Aterpean programarako hautatutako proiektua. Dantza Hirian ekimeneko zuzendaritzak deialdi irekia argitaratu zuen otsailean, eta nazioarteko 50 koreograforen lanen artean Iker Gomez-ena aukeratu dute.

Hondarribia Dantzan III: kronika eta argazkiren bat
Hirugarren urtez ere lana ondo egin izanaren sentsazioz amaitu dugu Kemen dantza taldeko kideok. Egia esan ez da batere erraza izaten honelako ekitaldietarako dantza taldeak lotu ahal izatea eta azken ordurarte ez da jakiten zeintzurekin kontatu ahal izango dugun.
ATERPEAN 2009 ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA
ATERPEAN artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan– ekimenak sortua. Horren helburua gaur egungo dantzaikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Baiona-Donostia Eurohirian egingo da.

Dantza astea Villabonan
Ekainaren 7tik 13ra dantzaren astea antolatu du Oinkari dantza taldeak Villabonan. Hitzaldiak, ikastaroak, dantza emanaldiak, musika kontzertuak, erakusketak... izanen dira astebetez dantzarekin interesa duen edonorrendako.

Ezpalak jaialdiak karaktere dantzak izanen ditu ardatz
Maiatzaren 23an eta 24ean eginen da Iruñean eta Eibar-en 2009ko Ezpalak, dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak izan dira aurreko jaialdietan ardatz, eta aurten, tresnak albo batera utzi, eta oinetara begira jarriko gara. Karaktere dantzak edo/eta dantza preklasikoak izango dira aurtengo protagonistak. Proventza, Eskozia, Zuberoa, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza tradizioak, bata bestearen ondoan ikusi ahal izango ditugu aurtengo jaialdian.

'Soka' Kukai dantza konpainiaren proiektu berriaren aurkezpena
‘Soka’ izena du Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berriak. Bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzako kale-ikuskizuna da. Maiatzaren 22an eta 23an estreinatuko da Soka Leioako Umore Azokan, eta horren aurretik lana prentsaren aurrean aurkeztuko du Kukaik.

Donostia Dantzan erromeria 2009
Maiatzaren 16an, larunbatea, ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan Donostia Dantzan erromeria. Dantzaldiarekin batera Berastegiko San Juan dantzak eskainiko dituzte bertako dantzariek.
Dokumentuaren akzioak