Dokumentuaren akzioak
Iker Gomez koreografoa aukeratu dute Aterpean programarako
Iker Gómez koreografoaren Love Me! izeneko lana da izan da 2009ko Aterpean programarako aukeratutako proiektua. Sortzez Eibarkoa da Gomez eta une honetan Madrilen ari da lanean.
Koreografoaren ibilbidea, aurkeztutako proiektu horrek hiri-eremuetarako duen interes kulturala eta kalitatea, lan horren orijinaltasuna, berrikuntza eta Euskal Herrian dantza garatu dadin eman dezakeen bultzada dira, hain zuzen ere, jaialdiko zuzendaritzak lan hori hautatzeko kontuan hartu dituen irizpideak.
Iker Gomezek sortuko duen lan horretan, harreman bat finkatuko da dantzaren eta hiriko seinaleen lengoaia semiotikoaren artean. Egonaldia uztailean egingo da Miarritzeko Malandain Ballet Zentro Koreografiko Nazionalean eta Artelekun (Donostia), biak ere Aterpean programako egoitzak. "Love Me!" lana irailean estreinatuko da, Eurohiriko hainbat herritan irailaren 9tik 26ra bitartean egingo den jaialdiaren barruan.
Aterpean artista egoiliarren programa bat da, Dantza hirian–Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan– ekimenak sortua. Horren helburua gaur egungo dantzai kuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Baiona-Donostia Eurohirian egin izan da.
2008. urtean Aterpean lehen proiektua gauzatu zen. Egonaldi horri esker, Donostiako Ertza Konpainiako Asier Zabaleta koreografoak "Bihar Jaio Nintzen" izeneko lana sortu zuen, eta jaialdian estreinatu zen lehen aldiz, irailean.
2009ko ediziorako, Dantza Hirian ekimeneko zuzendaritzak deialdi ireki bat argitaratu zuen otsailean, eta oso emaitza onak jaso zituen, nazioarte mailako 50 koreografok aurkeztu baitzituzten beren proiektuak.
Dokumentuaren akzioak