Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpalak jaialdiak karaktere dantzak izanen ditu ardatz

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak jaialdiak karaktere dantzak izanen ditu ardatz

2009/05/14 09:29

Ezpalak, dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia, 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Eibarren, eta ezpata-dantzak izan ziren lehen jaialdiko gai nagusia. 2007an Iruñean eta Eibarren antolatu zen jaialdian makila-dantzak izan ziren gaia. 2008an arku-dantzen inguruan antolatu zen Ezpalak jaialdia. Aurten, tresnak albo batera utzi, eta oinetara begira jarri nahi izan gara Kezka dantza taldeko eta Duguna dantza taldeko antolatzaileak.

Dantzarako teknika zorrotz bat, urrats konplexu eta finduek osatutako alfabeto koreografikoa, urratsen segidak osatzek prozedurak, urratsen konbinaketen bidez esaldiak, eta esaldiekin dantzak osatzeko joera, irakaskuntza metodologia jakin bat, eta beste hainbat ezaugarri konpartitzen dituzten zenbait dantza tradizio bilduko ditu 2009ko Ezpalak jaialdiak.

Hitz bidezko azalpenek baino dantzak aurrez aurre ikusteak samurrago ulertarazten du jatorri desberdineko dantza tradizio hauek zergatik bildu daitezkeen mota honetako multzo batean. Proventza, Eskozia, Zuberoa, Gipuzkoa eta Bizkaikodantza tradizioak, bata bestearen ondoan ikusi ahal izango ditugu aurtengo jaialdian.

Hau da maiatzaren 23 eta 24rako programa:

 

Maiatzak 23, larunbata, Iruñea

17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna

18:00 EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

 

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Salestarren aretoan izanen da.

 

Maiatzak 24, igandea, Eibar

12:00 Eibarko XLIV Euskal-Jaiko kalejira Urkizutik Untzagaraino.

12:30  EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

 

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Coliseo antzokian izanen da.

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.