Dokumentuaren akzioak
Albisteak

'Soka' Kukai dantza konpainiaren proiektu berriaren aurkezpena
‘Soka’ izena du Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berriak. Bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzako kale-ikuskizuna da. Maiatzaren 22an eta 23an estreinatuko da Soka Leioako Umore Azokan, eta horren aurretik lana prentsaren aurrean aurkeztuko du Kukaik.

Donostia Dantzan erromeria 2009
Maiatzaren 16an, larunbatea, ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan Donostia Dantzan erromeria. Dantzaldiarekin batera Berastegiko San Juan dantzak eskainiko dituzte bertako dantzariek.

Dantzaz konpainia hautaketa froga
Dantzaz konpainiak jakinarazten du datorren ostiralean, 2009ko maiatzaren 15an, 2009-2010ko kurtsorako dantzarien hautaketa-froga antolatzen duela, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea).
Barkoxeko maskaradak Maulen. Ikus-entzunezko kronika
Martxoaren 14an, neskenegunarekin, egin zuten Barkoxeko gazteek maskarada Maulen, Zuberoako hiriburuan. Goizean barrikadak kalez-kale eta arratsaldean saio nagusia hiriko pilotaleku plazan. Bertan gertatutakoa erakutsi nahi dizuegu kronika honetan, maskarada bat 19 bideotan.

Hondarribia Dantzan III
Aurtengoan, Hondarribia dantzan maiatzaren 15 eta 17an ospatuko da. Iñaki Arregiren hitzaldi batekinhasiko da eta igandean Legazpiko eta Andoaingo dantzak ikusteko aukera izango da.

Dantza kalean, egun eta leku berria
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 3. edizioa izango dugu Maiatzaren 10ean, igandea, 18:00etan, Donostiako Alderdi Eder-ren, Udaletxearen aurrean. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta klake dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. Dantza, pakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.

Jon Ugarriza-ri elkarrizketa ETB2ko Forum-en
Datorren maiatzaren 12an, asteartean, 9:00etan, ETB2ko Forum saioan, David Barbero kazetariak Jon Ugarriza dantzari eta koreografoari egindako elkarrizketa eskainiko du.

Aurreskua Patxi Lopez-en Lehendakari kargu hartzean
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari kargua hartu du gaur Patxi Lopez-ek Gernikan, eta ekitaldian izan diren nobedadeen artean aurreskua bera irudiz aldatuta aurkeztu da. Aurreskularia zuriz, baina kolore gorriko apaingarririk gabe (ez gerriko ez abarketetan) eta musika oboez jota aritu da Lehendakari berriaren aurrean dantzan. Hemen kargu hartzearen eta aurreskuaren bideoa.

T.danz, gazte ballet-en bigarren topaketak
Orain dela urte asko hasitako lankidetza sendotzeko helburuarekin, mugaren bi aldetan kokaturiko bazkideek (Dantzaz elkarteak, Scène de Pays-ek Baxe Nafarroa-Garazikus-ek eta Donostia Kulturak) lankidetza horretan sakontzea erabaki dute Euskal Herriko dantzaren garapena sustatzeko helburuarekin, dantzari profesional gazteak babesteko esperientzia pilotuaren bidez nagusiki. Québec, Frantzia eta Euskal Herriko taldeak elkartuko dituzte elkarrengandik ikasi eta elkarrekin dantza daitezen.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon eginen da
Heldu den maiatzaren 17an eginen dute Bermeon 2009ko Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak urtero antolatu ohi du ekitaldi hau.
Dokumentuaren akzioak