Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia Dantzan III

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan III

2009/05/12 10:51


Ostirala 15: Asteburua folklorea eta etnografiaren inguruko hitzaldi batekin hasiko genuke:

Arratsaldeko 20:00etan Hondarribiko udaletxeko areto nagusian.

      Hitzaldia Iñaki Arregik emango du. Iñaki Arregi Artano Andoainen jaio eta egun Donostian bizi da. Bere herriko dantza taldean hasi zen dantzan eta ondoren Donostiako Goizaldi taldean jarraitu zuen, hainbat urtez Ignacio Gordejuela maisu izan zuelarik. 1983an Pasaiako Euskadiko aurresku txapelketako irabazle izan zen. 1986. urteaz geroztik Argia taldearen dantza ikuskizunetan dantza maisu, prestatzaile fisiko eta dantzari lanetan jardun du. Gipuzkoako dantzetan gaur egun dagoen erreferente nagusienetakoa da.

Eskainiko duen hitzaldiaren izenburua ondorengoa izango da: "Tradizioa eta sorkuntza: Axeri-Boda, Argiaren azken lanaren haritik".

Igandea 17:

Goizean: Dantza taldeen saioak.
2 dantza talde gonbidatu dira: Legazpiko Sustraiak eta Andoaingo Urki eta Andoaingo dantzariak. Hauetaz gain, Hondarribiako Talaia ikastolako dantzariek ere parte hartuko dute.  Taldeek Alde Zaharreko bi puntu ezberdinetan eta Butroi pasealeku inguruko bi puntutan saio laburtxo bana eskainiko dute goizeko 11etatik aurrera.
12:30etan Santa Maria Madalena plazan talde bakoitzak 15 minutu inguruko saioa eskainiko du.

    * Eguerdian: Dantzari guztiek elkarrekin bazkalduko dute Talaia ikastolako Biteriko frontoi txikian.
    * Arratsaldean: Imuntzo eta Beloki taldearen eskutik erromeria Zumardian. Arratsaldeko 18:00etan.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.