Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Barkoxeko maskaradak Maulen. Ikus-entzunezko kronika

Dokumentuaren akzioak

Barkoxeko maskaradak Maulen. Ikus-entzunezko kronika

2009/05/12 14:00

Igandean ez. Neskenegunarekin (larunbatarekin) egiten dira maskaradak hiriburuan, Maulen. Aurtengoan, martxoaren 14an egokitu zen zita.

Goizean-goiz, hamar t'erdietarako abiatu ziren barrikadak herriko pilotalekutik. Han ziren Aitzindari gorri eta beltzak, Buhamiak, Kauterak, Jauna eta Anderea, Laboraria eta Laborarixa, Kerestuak, Marexalak, Bedezia, Apaiza, Hartza eta enparauak.

Sei bat geldialdi egin zituzten goiz guztian zehar Mauleko txoko ezberdinetan. Horietan Mauleko eta Barkoxeko aitzindariak aritu ziren dantzan, Txorrotxak kantuan eta beltzen kuadrila gaiztakeritan. Gainean zeramatzaten bele, untxi eta sardina hilak horren lekuko. Mauletar baten baino gehiagoren autoak oraindik ere izanen du sardina kiratsa! Geldialdi bakoitzean izan zuten zer jan eta edan.

Azken barrikada herriko plaza ondoan egin zuten. Ohiko arribada eta barrikadaz gain Kerestuen ofizioa egin zuten bertan. Zamalzain zikiratzea zuten helburu Kerestuek. Nagusiak morroiari agindua eman eta lehenengoan Zamalzain beltza zikiratzen ez zuen asmatu. Ondoren Pitxuk jaso zuen zamalzaina zikiratzeko enkargua, baina Kantiniersarekin tronpatu eta ez zuen zer zikiratu antzeman. Hirugarrenean Kerestuen morroiak bete zuen bere eginbeharra.

Kerestuen jokoa

 

Muneinak eta Aintzina-pika dantzatuz eman zioten akabera goizeko saioari:

Muneinak

 

 Aitzina-pika

 

 

Arratsaldekoa

 

Lau t'erdiak aldera hasi ziren dantzari eta musikariak plazara hurbiltzen, arratsaldeko saiorako.  Arribadaren doinuarekin hasi ziren plazan sartzen. Barrikada dantzatu zuten ondoren Aitzindari gorri zein beltzek.

Arribada - Barrikada

 

Txorrotxak atera ziren plaza erdira orduan. Haien khantore ederrekin ongi etorria eman zieten ikusle denei Christophe Galant-ek eta Alain Etxeberrik, baita Marexalen jokoari paso eman ere. Zamalzain ferratzen saiatu ziren Marexalak. Lehenengo ahaleginean errenka atera zen zaldikoa, bigarrenean berriz, ferrak ongi jarri ondoren, frijat dotoreak eginez. Ondoren Gabota dantzatu zuten Aitzindariek.

Txorrotxak

 

Marexalen jokoa

 

 Gabota

 

Txorrotxen txanda heldu zen berriz. Jaunak ezpata zorrozteko eskatu zien. Morroiaren eta Pitxuren lehen bi saialdien ostean, hirugarrenean, kantuz zorroztu zuten Jaunaren ezpata. Ondotik, Buhameak plazaratu ziren, builaka. Buhame jaunak bere peredikua bota zuen, haien ibilerak azalduz. Dantzan modu basatian egin zuten eta Buhamisek ere egin zuten ondoren haien saioa.

Txorrotxen jokoa

 

Buhameen ofizioa 

 

Buhameen zalapartaren ostetik berriz ere Txorrotxen ahots gozoak gailendu ziren. Kantuz plaza inguratu eta Kadrilari eman zioten txanda.

 

Txorrotxak

 

Kadrilea

 

Txorrotxen beste kantaldi baten ostean, Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia heldu ziren. Dantzariek ikusleen artean zeuden haibat neska atera zituzten dantzara. Horren ondotik godaleta dantzatu zuten Aitzindariek.

Txorrotxak

 

Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia

 

Godaleta

 

Txorrotxen beste kantu batek eman zion hasiera Kauteren jokoari. Kabana handiak bere peredikua bota zuen urtean zehar Maulen gertatutakoak gogoratzen eta kritikatzen. Pertza konpontzeko ere eskatu zieten kauterei eta halako batean Pitxu hila zela konturatu ziren. Zalaparta batean azaldu ziren bedezia eta apaiza. Berehalako sorospenari esker eta tripetatik hainbat errai atera ostean berpiztu zen Pitxu!

Txorrotxak

 

Kauteren ofizioa

 

Iluntzen ere hasita zegoen ordurako eta Maskaradak agur esan zien aurtengoz Mauletarrei. Txorrotxek lehenbizi eta arizale guztiek ondotik kantuz agurtu zituzten ikusleak. Muneinak eta Aitzina-pika dantzatuz eman zieten Barkoxtarrek eta dantzara atera nahi izan zuen guztiak amaiera Mauleko 2009ko Maskaradei.

Txorrotxak

 

Azken khantoria

 

Muneinak eta Aitzina-pika

 

 

Erlazionatutako elementuak
Barkoxeko maskaradak Maulen 07 - Gabota

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.