Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Ugarriza-ri elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Dokumentuaren akzioak

Jon Ugarriza-ri elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Ordu erdiko iraupena duen elkarrizketan, Ugarrizak bere ibilbide profesionalari errepaso egingo dio, Victor Ullaterekin hasi, Zaragozako Baletean aritu zen garaia, Japoniako K-Ballet Company Tetsuya Kumakawa, Portugaleko Companhia Nacional de Bailado, English National Ballet, Berlin-eko Operako Baleta, Staatsballet Berlin, eta Suizako Basileako Baletean egindako ibilbidea.

Koreografo lanak eta MasqDanza proiektuaren zuzendaritza ere izango dituzte mintzagai elkarrizketan, berak egindako koreografia lanen irudiekin tarketatuz, English Nacional Ballet (Londres), Wiesbaden, Staatsballet Berlin (Alemania), Nizako Operako Baleta (Frantzia) eta Chicago-ko Joffrey Ballet konpainietako dantzari profesionalentzat sortutako lanak. 

2008an Euskalduna Jauregian ospatu zen "Euskaldunak eta Dantza 3. Galan" parte hartu zuen, "Amets" lana sortu zuen bertarako espresuki eta Stuttgart, Monte-Carlo, Niza eta Dresden-eko dantzariek gauzatu zuten. Elkarrizketan, Ugarrizak berak dantzatutako edo sortutako zenbait baleten irudiak komentatuko ditu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.