Dokumentuaren akzioak
T.danz, gazte ballet-en bigarren topaketak
2008ko lehen esperientziaren ostean, proiektu berria aldatu eta aberastu da, bai bere edukia bai lurraldetasunari dagokionean ere: ekintza-pilotua da, orain, Gipuzkoa eta Iparralderentzat. Izan ere, Donostia, Aiziritze, Hazparne eta Maule izanen baitira T.danz proiektuko egoitzak. Québec, Frantzia eta Euskal Herriko konpainia gazteek parte hartuko dute bertan, maiatzaren 13tik 23ra. Topaketa hauen helburuak hauek dira:
- Ikuslegoaren sentsibilizazioa lortzea dantza eta koreografia-sorkuntzaren inguruan
- Dantzari gazteen profesionalizatzea sustatzea
- Kultura-ekitaldiak ahalbidetzea nazioarte mailan
Hartara topaketetan parte hartzen duten gazteek, hartu-emanetarako lehen astearen baitan, zenbait tailer hartuko dituzte. Nazioartean ospe handia duten artista eta irakasleekin izandako harremanaren bidez beren prestaketa hobetzeko eta aberasteko aukera eskainiko zaie dantzari profesional gazteei.
Hamar egunetan zehar, dantzariek irakasle hauen ikasgai magistralak garatuko dituzte, denek batera, eta Kylian, Bagouet eta beste koreografoen errepertorioa ezagutzeko parada izango dute.
Urtzi Aranburu: Jiri Kylianen dantzari bakarlari ohia, egun Nederlands Dans Theater 2 konpainiaren entsegu-arduradun da.
Philippe Cohen: Genevako Operako Baletaren Zuzendaria eta Lyongo Goi Dantza Kontserbatorio Nazionaleko zuzendari ohia.
Baina eskolak hartu ezezik dakitena erakusteko aukera ere izanen dute dantzari gazteek. Esan bezala, Québec, Frantzia eta Euskal Herriko konpainiek parte hartuko dute:
Montreal - Québec
Zuzendari artistikoa: Susan Alexander
Ballet Divertimentoren historiak lotura zuzena dauka bere zuzendari nagusi eta sortzaile Susan Alexanderrekin.
Eskolak bere ateak 1991an ireki zituen. Erakundea, irabazi asmorik gabekoa eta diru-laguntzarik jasotzen ez duena, Québeceko handienetakoa eta aktiboenetakoa bilakatu da.
Hasiera-hasieratik Ballet Divertimentok beste eskola, konpainia eta dantza-erakundeekin harremanak sortzea izan du bere xede, honela bere dantzariak ezagutaraziz eta hauen garapen-hasiera erraztuz. Bere hezkuntza- eta arte-ekintzen bidez, ikasleak eremu profesionalean sartzeko duen borondatea zehazten du.
Egitaraua:
"Moto Perpetuo"
koreografia: Sonia Stefan
musika JC de Arriaga
"In the midst of 3"koreografia: Giaconda Barbudo
musika Ottorino Respighi
"Viva"koreografria: Edgar Senderas
musika Antonio Vivaldi
"X marks the spot (for James)"koreografia: Giaconda Barbudo
musika: Franz Shubert
-
Junior Ballet Classique/ CNSMD
Pariseko Kontserbatorioko Balet Junior, talentu gazteen konpainia
Koreografia-ikasketen zuzendari: Daniel Agésilas
Balet Juniorra CNSMDP-aren dantzari profesional izateko ikasketen bosgarren kurtsoko ikasleek osatzen dute. Bi taldetan banatuta dago: bata klasikoa, bestea garaikidea. Ikasleek 17-23 urte bitarte dituzte. Bi dantza-maisuen ardurapean, konpainia profesionalen antzera lan egiten dute: Balet Juniorreko kideek errepertorio klasiko eta garaikidearen lanak ikasi eta Kontserbatorioaren enkarguak jaso dituzten koreografoekin batera lan egiten dute. Halaber, ikasgai magistralak jasotzen dituzte urtean zehar, ikasleek honela beren estilo- eta teknika-praktika eta errepertorio ezberdinak aberasten dituztelarik.
Urtean zehar ikuskizun ezberdinak eskaintzen ditu Balet Juniorrak Kontserbatorioan, eta baita birak egin ere Frantzian eta atzerrian.
Egitaraua:
"Ouverture"
koreografia: José Martínez
"Aureole"koreografia: Paul Taylor
"Passages"koreografia : Agnès Noltenius
"Gnossiennes"koreografia : Thierry Malandain
-
Dantzaz konpainia
Donostia (Gipuzkoa)
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Euskal Herriko dantza eszenikoan azken txinparta izan da, bere estiloa sortuz, Europako hainbat artista ezagunen lankidetzari esker, sormen izugarria duen konpainia gisa, eragina izan du euskal eszenan. Landutako programek, lanketa fisiko ikaragarria dotoretasun eszeniko harrigarriarekin bateratzen dute.
Bere kideen guztizko maila mantentzeko, urtero, europar dantzari ugari biltzen dituen aukeraketa-proba batean aukeratzen ditu konpainia osatzen duten hamar dantzariak. 2008-2009 denboraldirako, bildutako 150 artisten artean aukeratutako jotzaileak, Frantzia, Katalunia, Euskal Herria eta Espainiatik datoz.
Emanaldiak:
Aiziritze – Salle Polyvalente - 21.00h
- Ostirala, maitzak 15
Ballet Divertimento
Zuzendari artistikoa: Susan Alexander
- Larunbata, maiatzak 16
Junior Ballet Classique / CNSMD
Koreografia-ikasketen zuzendari: Daniel Agésilas
Donostia – Gazteszena - 19.00h
- Larunbata, maiatzak 16
Ballet Divertimento
Zuzendari artistikoa: Susan Alexander
- Igandea, maiatzak 17
Junior Ballet Classique / CNSMD
Koreografia-ikasketen zuzendari: Daniel Agésilas
Maule – Cinéma Maule Baitha - 21.00h
- Ostirala, maiatzak 22
Ballet Divertimento
Zuzendari artistikoa: Susan Alexander
Hazparne– Mendeala Gela - 21.00h
- Larunbata, maiatzak 23
Ballet Divertimento
Zuzendari artistikoa: Susan Alexander
Dokumentuaren akzioak