Dokumentuaren akzioak
Dantza ikastaroak Hik Hasi topaketetan
Dantzarekin zerikusia duten bi ikastaro eskainiko dituzte aurtengo Hik Hasi Topaketa Pedagogikoetan:
Irakaslea: Goizane ARREGI. Bere lanbidea dantza erakustea da eta gaur egun Musika Heziketako Irakasle ikasketak burutzen ari da.
Edukiak: Dantza eginez ondo pasatzeaz gain, elkarlana bultza dezakegu. Hau da, euskal dantzen izaera kolektiboak taldean lana egitera behartzen gaitu eta gaztetxoenen kasuan, psikomotrizitatea lantzeko beste tresna bat emango digu, beti ere adinak dituen mugak errespetatuz.
Norentzat: Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Dena den, ikasle txikiagoak dituztenek ere har dezakete parte, dantzen zenbait sinplifikaziok ahalbidetuko baitute txikienen partehartzea.
Helburua: Euskal dantzak hainbat adinetan erakusteko gaitasuna lantzea izango da, ez dantzak ikastea soilik.
Edukia: Ikasiko diren dantzak taldeak ikasteko duen martxaren arabera aldatu ahal izango da baina hamabost bat dantza ikastea aurreikusten da, bai borobilean dantzatzen direnak eta baita estruktura konplexuagoa dutenak ere, ilarak, aldaketak... Batzuk aipatzekotan: Makil joko desberdinak, Esku dantza, Banangoa, Zapatariena, Txulalai... Beraz, egunero bost bat dantza ikasteko aukera izango dugu. Dena den, dantza denak idatziz emango dira baita musika grabatua ere.
Metodologia: Ikastaroa, oro har, praktikoa izango da. Egunero beroketa gidatu batekin hasiko dugu saioa eta luzamendu eta erlaxazio ariketa batzuekin bukatu. Horiek, era berean, ikasleekin erabiltzeko modukoak izango dira. Dantzak erakusteko erabiliko den modua haurrekin erabili ahalko den bera izango da, beraz, irakasleak beren ikasleen paperean sartu beharko dute.
Irakaslea: Teresa Lopez de Munain. Biodantza irakaslea, filosofian lizentziatua, hogei urte baino gehiagoko eskarmentu profesionala du antzezle moduan. Zenbait dantzatan aritua da: kontenporaneoa, saloi dantza, sabel dantza, munduko dantzak, tai-chi...
Norentzat: Edozein pertsonarentzat zuzendua, bere buruarekin, beste gizakiekin eta naturarekiko komunikazioa sakondu nahi duen guztiarentzat. Ikastaroa egiteko ez da behar inongo prestakuntzarik ezta trebezia berezirik ere, hain zuzen norberaren bizitzari buruzko poetika dantzatuko dugu.
Metodologia: teoriko-praktikoa. Musika, dantza, ahotsa eta azalpen zehatzez osaturiko sistema bat da. Ikastaro praktikoa %85 eta teorikoa %15.
Onurak:
- Bizipoza handitzen du.
- Emozioak eta norberaren sena adierazten laguntzen du.
- Estresa gutxitzen du.
- Sistema inmunologikoa, endokrinoa eta nerbiosoa indarberritzen ditu.
- Pentsamenduak, sentimenduak eta ekintzak uztartzen ditu.
- Taldeko harremanetarako trebeziak lantzen ditu.
Edukiak
-
Uztailak 1
- Norberarekiko ekologia. Bizitasuna eta mugimenduaren kategoriak: jarioa, harmonia, bizitasuna, poza, bizkortasuna, sinergismoa, eutonia, sinkronizazioa, oreka, erritmoa, malgutasuna, sentsualitatea, adierazkortasuna, arintasuna eta abar.
-
Uztailak 2
- Identitatea eta integrazioa. Kultur disoziazioak eta gizakiaren integrazioa.
-
Uztailak 3
- Erregresioa, besteekiko komunikazioa eta kreatibitatea.
Irakaslea: Patxi Montero. Munduko Dantzen irakaslea.
Edukiak: "Munduko Dantzak", bateko zein besteko herri eta kulturen tradiziotik jasotako dantzak dira; errazak, ederrak eta dibertigarriak.
Norentzat: Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat; Hiritartasunerako Hezkuntzako irakasleentzat; aisialdiko begiraleentzat; psikomotrizitateko edo pedagogiako profesionalentzat eta ikasleentzat; gurasoentzat…
Helburuak:
- Haur eta gaztetxoekin helburu pedagogiko interesgarriak lantzeko bitarteko erakargarri, dibertigarri eta erraza ikastea. Zein helburu? Integrazioa, talde izpiritua, partehartzea, harmonia, baretasuna, psikomotrizitatea, begirunea, bakea...
- Aisialdirako baliabide ludiko erraz eta interesgarria ezagutzea.
- Europako herrietako musika eta dantzen edertasuna deskubritzea eta gozatzea.
Edukiak:
- Izaera integratzailea izan ohi dute: inor ez da nabarmentzen; nor bere pausuetan, taldea bat eginik mugitzen da, korruan gehienetan.
- Errazak direlako, psikomotrizitatea lantzeko egokiak dira (haur zein helduentzat).
- Baina batez ere, Munduko Dantzek beste kultura eta herrienganako hurbilketa sustatzen dute. Bateko eta besteko aberastasuna eta edertasuna dantza eta musiken bitartez sentituz, eta horrekin gozatuz, estimua pizten da, begirunea… bakea. Hitzen beharrik gabe, Munduko dantzak bakerako baliabide hezitzaile apartak dira.
- Ikastaro honetarako, haurrekin lantzeko egokiak diren dantzak aukeratu dira. Alde batetik dantza integratzaileak (batasuna, talde izpiritua, parte hartzea, harmonia eta baretasuna sustatzen duten dantza errazak), eta bestetik, haurrek gustukoen dituzten dantza tradizionalen bilduma (horiek ere, errazak, parte-hartzaileak eta dibertigarriak).
- Aurkeztuko diren dantza guztiak Europa edo ingurukoak dira (geografikoki edo kulturalki).
Metodologia: Praktikoa erabat. Egitarauko dantza bakoitza azaldu eta dantzatu egingo da, behar beste aldiz errepikatuta.
Hik Hasi Topaketa Pedagogikoak
Ordutegia: 9:00-14:00
Lekua: Donostia. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Ekintza ikastola.
Matrikula epea: 2009-05-29
Prezioak: 115 euro
Harpidedunak / langabetuak: 65 euro
Langabetu diren harpidedunak: 30 euro
Dokumentuaren akzioak