Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia Dantzan III: kronika eta argazkiren bat

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan III: kronika eta argazkiren bat

Eder Valladares
2009/05/18 10:52
Hirugarren urtez ere lana ondo egin izanaren sentsazioz amaitu dugu Kemen dantza taldeko kideok. Egia esan ez da batere erraza izaten honelako ekitaldietarako dantza taldeak lotu ahal izatea eta azken ordurarte ez da jakiten zeintzurekin kontatu ahal izango dugun.

Hala ere, aurtengoan, Legazpi zein Andoaingo dantza tradizioaz gozatu, bertako haurren dantza hastapenak ezagutu eta orohar dantzaren inguruan asteburu bikaina igarotzeko beste aukera bat izan dugu Hondarribian.

Antolakuntza lanetan ariturikook, udaletxeko kideei zein parte hartzaile orori eskerrak eman nahi dizkiegu eta nola ez, hemendik aurrera ere Hondarribia Dantzan-en ekitaldi ugari bizi ahal izateko aukera izan dezagun espero dugu.

Hondarribia Dantzan III - SustraiaHondarribia Dantzan III - axeri-dantzaHondarribia Dantzan III - kemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.