Dokumentuaren akzioak
ATERPEAN 2009 ARTISTA EGOILIARREN MUGAZ GAINDIKO PROGRAMA
2008. urtean Aterpean proiektu pilotua gauzatu zen. Egonaldi horri esker, Donostiako
Ertza Konpainiako Asier Zabaleta koreografoak Bihar Jaio Nintzen izeneko lana sortu
zuen, eta jaialdian estreinatu zen lehen aldiz, irailean.
2009ko ediziorako, Dantza Hirian ekimeneko zuzendaritzak deialdi ireki bat argitaratu
zuen otsailean, eta oso emaitza onak jaso zituen, nazioarte mailako 50 koreografok
aurkeztu baitzituzten beren proiektuak.
2009ko aukeraketaAterpean 2009 programarako aukeratutako proiektua Iker Gómez koreografoaren Love
Me! izeneko lana da. Sortzez Eibarkoa (Gipuzkoa), une hauetan Madrilen ari da lanean.
Koreografoaren ibilbidea, aurkeztutako proiektu horrek hiri-eremuetarako duen interes
kulturala eta kalitatea, lan horren orijinaltasuna, berrikuntza eta Euskadin dantza garatu
dadin eman dezakeen bultzada dira, hain zuzen ere, jaialdiko zuzendaritzak lan hori
hautatzeko kontuan hartu dituen irizpideak.
Iker Gomezek sortuko duen lan horretan, harreman bat finkatuko da dantzaren eta hiriko
seinaleen lengoaia semiotikoaren artean.
Egonaldia uztailean egingo da Miarritzeko Malandain Ballet Zentro Koreografiko
Nazionalean eta Artelekun (Donostia), biak ere Aterpean programako egoitzak.
“LOVE ME!” lana irailean estreinatuko da, Eurohiriko hainbat herritan irailaren 9tik 26ra
bitartean egingo den jaialdiaren barruan.
Argibide gehiago
Iker Gomezen web orria
www.dvdanceart.com
DANTZA HIRIAN / ATERPEAN harremanak:
Myriam Arkaia
Zuzendaria
info@dantzahirian.com
Joana Irigaray
Komunikazioa
komunika@dantzahirian.com
Dokumentuaren akzioak