Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"

Dokumentuaren akzioak

Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"

2009/10/05 10:22

Gerrak Zibilak eragindako tragedia bat du abiapuntuan Ezustekoa / Unerwartet ikuskizunak, gure historiaren zati bat dakartzu eszenatokira.

Ikuskizunaren abiapuntua tragedia dago bai, benetan gertatutako historia da, hain zuzen ere nire familian jazotakoa da. Zorra sentitzen nuen aitarekin, aitonaren desagerpenaren inguruan hitzegitea, gertaerak zeintzuk izan ziren ezagutzea. Helburua ez zen errudunak zeinalatzea edo biktimak aldarean jartzea, ez, gauzak gertatu ziren bezala ikusi ahal izatea nahi nuen. Neure osaba-izebak eta aitaren historia zein izan den ezagutzea.

Azken urteotan hainbat familiatatan egiten ari da lan hori. Baina zuk lan hori dantza ikuskizun batera eraman duzu.

Bai, hori da. Noski, beste artista eta genero batzuetan ere egin da lan hau, zinea, antzerkia... Ni ikuskizun hau lantzen hasi nintzen garaian, Hernaniko udala informazioa biltzen hasi zen liburu bat egiteko. 1936ko urria eta azaroa bitartean Hernaniko hilerriaren inguruetan fusilatuak izan ziren 200 pertsona horien inguruko datuak eta kontuak biltzen hasi ziren.

Dantzak balio du horrelako gauzetaz hitzegiteko?

Dantzak horrelako gauzetaz eta beste gauza askotaz hitzegiteko balio du. Dantza hitzik gabeko komunikazio mota bat da, estetikoa ere bai. Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak, hitzekin adierazteko zail gertatzen diren egoerataz aritzeko ahalmen berezia du. Uste dut dantzaren bidez oraindik zehatzagoak izan gaitezkeela, eta sentsazio eta sentimentuak adierazi ditzakegula hitzen beharrik gabe.
Mikel Aristegi ezustekoa 3
Lan honen aurrerapen bat Chillida-Lekun aurkeztu zenuen iaz.

Bai, hori izan zen oinarria. Hor konturatu nintzen bazegoela mamia, bazegoela zertaz aritu gertaera  haien inguruan. 20 minutuko bertsioa egin nuen, ideia sinpleak erabili nituen, aitaren egoera eta nire mugimenduak oinarri hartuta. Hori egin ondoren, konturatu nintzen hor bazegoela materiala ordubeteko lana egiteko. Beste hiru dantzari bilatu nituen, ikuskizunaren paper nagusiak banatzeko.

Nola egin duzu dantzarin hautaketa?

Ezagutzen dudan jendea hartu dut. Arriskua hartu nuen Eneko Gil-ekin, ez nekielako nola lan egiten zuen, baina apirilean hiru astez lan egin genuen elkarrekin eta hor hasi nintzen ikusten Enekorekin ere aukera ona egin nuela. Jarrera oso irekia du, eta ez diote alperrik eman Madrileko koreografia lehiaketan dantzari onenaren saria. Dantza garaikidearen alorrean eskarmentu gutxi du, baina indar eta gogo askorekin dator. Beste biak, Lara Martelli eta Matthew Morris aspalditik ezagutzen ditut. Lara-rekin eskolako lau urteak egin nituen, 90-etik 94ra, eta hainbat proiektu egin ditugu elkarrekin. Zenbait inprobisazio eta performance egin ditugu, eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko gogoa genuen.

Suitza eta Alemanian urte batzuk egin dituzu lanean, baina orain arte gutxi ikusi ahal izan da zure lana Euskal Herrian. Nondik nora ibili zara?

Dantza ikasketak bukatu nituenean, 94an, Madrileko koreografia lehiaketan lehen saria irabazi nuen. Maiatza Dantzan zegoen hemen eta ikuskizun bat aurkeztu nuen, ESD, Kontxako erlojuetan  aritu nintzen bi egunez. Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza bat izan nuen lan bat egiteko, baina konpainia bat sortzeko goizegi zela iritzi nion. 27 urterekin goizegi ikusten nuen nire burua koreografo bezala instalatzeko. Eskarmentua izan nahi nuen eta hori beste batzuentzat lan eginez jaso nahi nuen. Suitzan, Genevan geratzea erabaki nuen, eta 7 urtez aritu nintzen han, beste batzuentzat lanak eginez eta nire lantxoak egiten tarteka. Orduan Berlinera joan nintzen eta Sasha Waltz-ekin lau urte terdi egin ditut, gero DV8rekin lan egin nuen eta orduan pentsatu nuen nire gauzak, nire koreografiak lantzea.

Mikel Aristegi ezustekoa 2Euskal Koreografoen jaialdia antolatu duzue Berlinen...

Euskal herriko kultura garaikidea sustatu nahi dugu. Berlinen hainbat jaialdi egiten dira baina ez dira euskal sortzaileak eramaten. Iaz Donostian Antzerki Ferian izan nintzen, eta han zenbait ikuskizun ikusi nituen eta hor ikusi nuen aukera euskal koreografoen jaialdi bat Berlinen egiteko.

Euskal Herriko dantza alorrean proposamen interesgarriak ikusi dituzula esan nahi du horrek?


Bai, eta oso garrantzitsua da erakundeek, Eusko Jaurlaritza besteak beste horren aldeko apustua egiten ari direla. Artista berriek babesa izan dezaten urratsak ematen ari dira.

Madrileko Unibertsitate Europarrak martxan jarri duen dantzara gradoa bultzatzeko laguntza eskaintzen ari zara baita ere. Zer ekarpen egingo du horrek?

Urrats garrantzitsua da, eman behar zen urratsa da. Espainian unibertsitate mailako dantza titulazio bat ez izatea hutsune handia da, Hegoamerikan ere badaude dantza gradoak unibertsitatean. Hemen oraindik dantza Kontserbatorietan bakarrik dago. Balleta teknika garrantzitsua da, baina ez da dantza teknika bakarra, eta beraz, aurrerapausoa da unibertsitate mailan dantza lantzea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.