Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igor Yebraren omenaldia Errusiako Balet-ei

Dokumentuaren akzioak

Igor Yebraren omenaldia Errusiako Balet-ei

2009/10/06 09:35

Mundu guztiko dantza konpainiak ari dira 2009. urte honetan Errusiako Balet-en ehungarren urteurrena ospatzen. Sergei Diaghilev enpresari errusiarrak sortu zituen eta balet-aren munduarendako iraultza izan zen. Horregatik, Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), ospakizunekin bat eginez, Errusiako Balet-en bi pieza aurkeztuko ditu Igor Yebrak heldu den urriaren 10ean (larunbata - 20:00) Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko duen dantzaldiaren baitan.

Lehendabiziko aldiz gozatu ahalko dute Bilbon "Sherezade" izeneko lana. Michel Fokinek sortu zuen pieza hau eta Parisko Operan estreinatu zuten Errusiako Balet-ek 1910.ean. Dantzan ariko dira Aleksandra Mijalkova (Mazedoniako Operako Balet Nazionaleko lehen dantzari emakumezkoa) eta Dmitry Chebotar (Mazedoniako Operako Balet Nazionaleko lehen dantzari gizonezkoa).

Bestalde, "danza bolera"ren ordez, "El espectro de la rosa" eskainiko dute Igor Yebraren emanaldian. Michel Fokin-ek koreografiatutako lana da eta Montecarloko antzokian estreinatu zuten Errusiako Balet-ek 1911. urtean. "El espectro de la rosa" dantzatuko dute Emmanuelle Grizot-ek (Bordeleko Operako Belt-eko izarra) eta  Roman Mikhalevek (Bordeleko Operako Belt-eko lehen dantzari gizonezkoa).

 

Igor Yebraren dantzaldia (Errusiako Balet-ei omenaldia)

  • Noiz: Urriak 10, larunbata - arratsaldeko 20:00etan

  • Non: Euskalduna Jauregia - Bilbo

  • Sarrerak 20 - 48 €

 

Programa

 

  • "Coppelia", Mazurka

Koreografia: Arthur Saint-Léon.

Musika: Léo Delibes.

Dantzariak: Dantza eskolako ikasleak eta Igor Yebra koreografia.

 

  • "Don Quijote", Pas de deux eta bariazioak

Koreografia: Marius Petipa.

Musika: Ludwig Minkus.

Dantzariak: Igor Yebra eta Oksana Kucheruk.

 

  • "Sherezade", Pas de deux

Koreografia: Michel Fokine.

Musika: Nikolái Rimski-Kórsakov.

Dantzariak: Aleksandra Mijalkova eta Dmitry Chebotar.

 

  • "Cascanueces"

Koreografia: Lev Ivanov.

Musika: Piotr I. Tchaikovsky.

Dantzariak: Dantza eskolako ikasleak eta Igor Yebra koreografia.

 

 

  • "Romeo eta Julieta", Pas de deux

Koreografia: Charles Jude.

Musika: Sergei Prokofiev.

Dantzariak: Igor Yebra eta Oksana Kucheruk.

 

  • "El espectro de la rosa", Ballet

Koreografia: Michel Fokine.

Musika: Carl Maria von Weber.

Dantzariak: Emmanuelle Grizot eta Roman Mikhalev.

 

  • "Carmen's dream". Ballet estreinaldia

Koreografia: Valery Koftoum.

Musika: Georges Bizet.

Dantzariak: Igor Yebra, Oksana Kucheruk eta Dmitry Chebotar.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.