Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Leire Ituarteren estreinaldia La Fundicion-en

Dokumentuaren akzioak

Leire Ituarteren estreinaldia La Fundicion-en

2009/10/08 13:05

"Look at me, Bang Bang" gorputz femeninoaren performatibitateari buruzko ikerketa eszeniko eta koreografikoaren proiektu legez jaio zen eta Cindy Sherman eta Barbara Kruger artisten ikusizko lana hartzen du abiapuntutzat. Emakumearen erotismoaren ("Eder" femeninoaren) eta irudi hilgarriaren ("Gaizto" zital femeninoaren) arteko dialektikari buruz ironiaz hitz egiten duen lan bat da, erreferentetzat hartuta begiradaren ekonomia maskulinoa eta gorputz femeninoa merkataritza bihurtzea eta ikusizko kultura garaikidean hara eta hona dabiltzan emakumearen irudiak.

Sorketa eta interpretazioa: Leire Ituarte
Ikusizko ikuskera eta irudiaren diseinua: Leire Ituarte,  Sibophot
Argazkiak eta ikusizko muntaia: Sibophot
Argiak: Ricardo Cerezo, Gabo Punzo
Jantziak: Kataklismo
Makillajea eta ile apainketa: Olaia Bermudez
Eszenografia: Leire Ituarte
Musika: Brian Eno (the secret place), Damon Albarn (closet romantic), Propellerheads (on her majesty`s secret service-extracto-), Shirley Bassey (goldfinger)
Soinu efektuak: Aritz Cestona
Soinu konponketak: Sibophot
Lankideak
: La Fundición Teatroa, Bilboeszena, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.


"Azul en tres actos" galeraren esperientzia malenkoniatsuari eskainitako ordaina da, horretarako gure oroimen subjektiboak galdutako “gauza” erreskatatzeko baliatzen dituen bide ezberdinak esploratuz. Hori, gainera, egiten du ahaztu gabe malenkoniak, heriotzaren esperientziarekin duen hurbiltasunagatik, denboraren kapritxoen mende jartzen duela beti subjektua eta, batez ere, hura bere hastapenetara itzularazten saiatzen dela. Horrexegatik esaten da malenkoniatsuaren denbora nostalgikoa eta atzera begirakoa dela eta malenkoniatsu oro, iraganeko mamuak gurtzeko duen joeran, lehenengo eta behin jatorrizko denboraren, galdutako denboraren zale eta mendekoa dela, memoria arraro eta biharrik gabekora atxikia.

Sorkuntza: Leire Ituarte.
Antzezpena: Leire Ituarte, Olatz de Andres.
Koreografia: Leire Ituarte, Olatz de Andresen laguntzarekin.
Argiak: Ricardo Cerezo.
Argazkiak: Sibophot.
Soinua: Santiago Azpiroz.
Musika: Richard Scott.
Jantziak: Leire Orella.

 

 

Urriak 10 – 11  20:00etan.  DANTZA
Konpania Egoitzan La Fundicion 2009an

 

LEIRE ITUARTE / Bilbo
"Look at me, Bang Bang"
Leire Ituarte

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.