Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan
Bihar, larunbata, apirilak 26, Irudamak (Iruñeko Dantzarien Mahaia) antolatutako bigarren topaketa ospatuko da. Goizeko 11:00etan Karrikagunetik abiatuko dira kalejiran, eta O parkean dantza jaialdia egingo dute eguerdian. Arratsaldean dantzaldia izango da bertan.
Kukaik arrakasta itzela izan du Bogotan
Kukai Dantza Konpainia itzuli da Kolonbian egindako biratik. Aste batean hamar emanaldi eskaini ditu FITB (festival iberoamericano de Teatro) jaialdiaren kontestuan. Eta arrakasta izugarria eskuratu du bertan egindako emanaldi guztietan. Publiko, prentsa eta profesionalen artean harrera ezin hobea izan dute Kukairen ikuskizunek. Bereziki esanguratsua izan zen Independentziaren Parkean, azken egunean egindako emanaldia. Anfiteatroa jendez gainezka zela, publikoa zutik, txalo zaparrada izugarriarekin agurtu zuten jaialditik Errenteriako Dantza Konpainia.
Dantzaren 2014ko Nazioarteko Eguneko Mourad Merzoukiren mezua
Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2014ko Dantzaren Egunerako, Mourad Merzouki (Lyon, 1973) koreografo eta dantzariak idatzi du Dantzaren Eguneko mezua. Hona:
XII. ‘Dantza Sariak Amaya Lubeigt eta Irurzun del Castillo anai-arrebentzat
2014’ko Ibilbide Artistikoaren Saria Tatiana, Mikel eta Xabier Irurzun del Castillo baterako eran izango da. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren hamabigarren aldia egingo du, Donostiako Udalaren Batzar Aretoan. Apirilaren 26an, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera dohainik.
Dantza, jolasa eta sariak
Bestetan bezala, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udaleko Musika eta Danza Eskolak antolatuta, maiatzaren 17an erromeria izango da arratsaldeko 18'30etan, Donostiako Konstituzio Plazan. Beti bezala, jendeak dantzan aritzea eta ongi pasatzea izango du helburu.
Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian
Datorren apirilaren 28an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, ospatuko da Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunearen II. Jardunaldia. Dantza eremuan publikoei buruz hitz egiteko hiru une proposatzen ditu Dantzaguneak, dantza heziketa bizialdi osoko jarduera moduan ulertuta.
Kukai dantza konpainiak hamar emanaldiko bira Kolonbian
Kukai Dantza Konpainia Kolonbian izango da datozen egunotan. Izan ere, bi urtean behin ospatzen den FITB (Festival Iberoamericano de teatro de Bogotá) jaialdian parte hartu eta hamar emanaldi eskainiko ditu, apirilaren 10etik 14ra bitartean.
I. Dantza ekintzetarako ideien deialdia
Bizkaiko Dantza Etxea zerbitzuak, 2014 Dantzaren Eguna ospatu nahi du, Mugimendu Ekintza batekin, zeinaren helburua bikoitza den. Batetik, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu, datorren apirilaren 29an. Bestetik Bizkaiko Dantza Etxearen zerbitzua eta kokagunea ezagutzera eman, Bizkaiko dantza sektorearen eskura dagoen baliabide gisa. Horregatik, I. Dantza ekintzetarako ideien deialdia ireki dugu.
Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean
Zuberoako Sü Azia elkarteak audio funts garrantzitsuak bilduta ditu, eta horiek digitalizatu eta sareratzen hasi da. 1960, 70, 90 edo 90eko hamarkadetako maskaraden, pastoralen eta oro har musika eta dantzari buruzko audio grabazioak dira. Tartean dira Garat Arane, Etxahun Iruri edo Bedaxagarren grabazioak, eta baita adibidez Garazi aldeko Ramuntcho orkestrarenak ere.
Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
Krakovian, Polonian izan gara martxoko azken egunetan. Zuberoako Zamaltzaina eta Krakoviako Lajkonika elkartu eta elkar ezagutu duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dugu. Krakoviako Historia Museoak Lajkonik izeneko hiriko zaldiko ezagunari buruz erakusketa antolatu du, eta Europan eta mundu zabalean dauden antzeko zaldikoak erakutsi nahi izan ditu. Horien artean aipamen berezia egin diote antolatzaileek zamaltzainari, eta hain zuzen, zamaltzaina gorpuztu eta bere dantzak bertan erakustera gonbidatu gaituzte Krakoviara.
Dokumentuaren akzioak


