Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean

Dokumentuaren akzioak

Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean

2014/04/08 10:55
Maskaradetako grabazio zaharrak entzuteko aukera Sü Aziaren webgunean

Maskaradak Zuberoan, 1920. Baionako Euskal Museoa.

Sarean minutu bateko zatiak soilik daude baina grabazio zehatzak osorik entzuteko aukera eskaintzen du Sü Azia elkarteak, beraiekin harremanetan jarri eta eskaera eginda soinuak@suazia.com. Besteak beste Marcel Bedaxagar-en eta Ximun Haran-en entzunezko funtsak dira tartean, eta beraz, Zuberoako kantagintza, maskaraden eta pastoralen testigantza ederrak urki daitezke bertan. Ekaitz Santaziliari esker izan dugu funts eder honen berri. 

Grabazioen artean aipatzekoak dira 1970 inguruan Pierre Bordazarre Etxahun Irurik eta Pierre Aguer Garat Aranek dantza-jauzien inguruan egindako grabazioak. Etxahun Irurik zazpi-jauziak jotzen du, eta Garat Aranek zenbait jauzi kanatuz ematen ditu. Urte batzuk beranduago, 1984an, Garat Araneri maskaradei buruz egindako elkarrizketa bat ere jasota dago. Bertan, besteak beste frixat doblea Barkoxetik sartu zela kontatzen du, bertan Maitre de danse edo dantza-maisu bat bazela eta horren eraginez izango zela. 

Hainbat maskaradetako audioak jasota daude, Muskildi (1987) edo Atharratze (1985) adibidez, eta baita Eskiulako emakumeek 1992an emandakoarena ere. Dantza aldetik altxor ederrak badaude, zer esanik ez kantu aldetik, Etxahun Iruriren hiletako kantaldia edo Atharratzen 1960an egindako kantu primakak (txapelketa) jasota baitaude. Grabazio gehienak Zuberoakoak dira, baina badira batzuk kanpokoak ere, adibidez Ramuntcho orkestraren doinu batzuk jasota daude, kadrila edo kontra-dantzak hain zuzen ere.

Sü Azia-ren entzunezko funtseko zenbait adibide

 

LoturaSü Azia: Entzunezko funtsa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.