Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza, jolasa eta sariak

Dokumentuaren akzioak

Dantza, jolasa eta sariak

Festa giroa areagotzeko jolas moduko sari banaketa asmatu da. Erromeriaren une batzuetan aurkezleek iragarriko dute jolasa eta saria lortu nahi dutenei prest egotea eskatuko diete. Sari hauek banatuko dira:

12 urte artekoentzat. Hauek Artajorran arin-arina dantzatuko dute.

  • Dantza dotoreenaren bikoteari: Euskarazko argitalpen bilduma emango zaio.

  • Dantza umoretsuenaren bikoteari: Gaztezulo aldizkariko urtebeteko harpidetza emango zaio.

12 urteetatik 55 bitartean. Hauek Patzikun astoa fandangoa dantzatuko dute.

  • Dantza dotoreenaren bikoteari: El bully jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria emango zaio.

  • Dantza umoretsuenaren bikoteari: Kala Berri jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria emango zaio opari.

55 urteetatik aurrera. Hauek Herro dantza jauzia dantzatuko dute.

  • Dantza dotoreenaren bikoteari: Donostiako Bodegón Alejandron bi pertsonentzako Dastatze menua emango zaio.

  • Dantza umoretsuenaren bikoteari: Kontxako PerlakoTalasoterapiarako bi sarrera emango zaizkio.

Erromeriako partehartzaile guztiek dantzan egin ahal izango dute piezan horietan, baina oparia eskuratzeko aukera nahi duten bikoteek, bereizteko, soinean bertan banatuko diren zenbakiak jantzi beharko dituzte. Nahi duten eran dantzatu ahal izango dute: bikotea bakarrik edo korro handiago batean, modu errazenean edo konplexuenean. Partehartzea izango da garrantzitsua eta jarrera alai eta naturala.

Martxoaren 17tik zintzilik daude Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako web orrian eta BAGERAkoan aukeratutako hiru doinuen grabazioak inork aurretik entsegu egin nahi badu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.