Dokumentuaren akzioak
Kukai dantza konpainiak hamar emanaldiko bira Kolonbian
FITB munduko arte eszenikoetako jaialdi handienetako bat da. Aurten 18 herrialde eta 100etik gora ikuskizun aurkeztuko dira Kolonbiako hiriburuko antzoki eta Kaleko agertoekietan.
Kolonbiatik bueltan, Kukaik Herritmo ikuskizunean hartuko du parte apirilaren 18an Bilbaon, eta apirilaren 25ean Bartzelonan izango da Hnuy Illa ikuskizuna San Andreu Antzokian aurkeztuz.
Lan horiek amaituta, Kukaik erronka berria izango du aurrean. Izan ere, maiatzaren 16an Gelajauziak ikuskizuna estreinatuko du Leioka Umore azokan. Ikuskizun honetan Kukaik Cesc Gelabert koreografo handiarekin jardun du elkarlanean, kale emanaldia izango da eta Néstor Basterretxea eskultorearen kolaborazioa ere izango du.
Dokumentuaren akzioak