Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian

Dokumentuaren akzioak

Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian

2014/04/10 18:20

Dantzagunearen II. Jardunaldia bat egingo du egun horretan bertan Errenterian burutuko den Sarea antzokietako programatzaileen batzarrarekin, eta publikoen sorkuntza izango du ardatz: "dantzako publikoak (eta arte eszenikoetako publikoak oro har) eta publikoen heziketa, sentsibilizazioa eta sorrera; bitartekotza artistikoa ikastetxeen eta konpainia/profesionalen arteko lotura-ikuspegi gisa hartuta; eta publikoaren eta konpainiaren arteko bitartekotza" izango dira jorratuko diren gai nagusiak. Gipuzkoako Dantzaguneak ADDE- Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea elkarlanean antolatuko dut jardunaldia.

Gipuzkoako Dantzagunea: II. Jardunaldia

2014ko apirilaren 28an, Errenterian, Dantzagunean

Lehenengo atala: hausnarketa partekatua

9:00-9:30 Hasteko kafe bat. Parte-hartzaileen harrera. Dantzaguneako instalazio berrietara bisita
9:30-9:45 Jardunaldiaren aurkezpena
9:45-12:15 Lan-mahaia: Bizitza osoan zehar hezi eta sentsibilizatu: publikoak sortzen arte eszenikoetan. Dinamizatzailea: Ana Remiro. Dantzaguneako lan-taldea. Mahaira gonbidatuak: publikoen heziketan eta sentsibilizazioan eskarmentua duten dantza sektoreko profesionalak. Aurretiko testuingurua: Hausnarketa partekatuaren aurretik, dantza eremuan publikoen heziketaren eta sentsibilizazioaren kontuetan EAEn egun garatzen ari diren esperientzietara lehenengo hurbilketa aurkeztuko da. Metodologia: banakako lana; taldeka lan egiteko parte-hartzaileen banaketa; aurkezpen orokorra. Gunea: Dantzaguneako instalazio berriak. Pelotarien kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100-Errenteria

Bigarren atala: hausnarketa partekatua

12:30-13:10 Aurkezpen eszenikoa: Rouge elea /
13:10-14:30 Bitartekotza artistikoan esperientziak (hasierako planteamendua):

  • Rouge Elea
  • Dejabu panpin laborategia
  • Ballet T (mugaz bestaldeko zentro koreografikoa)
  • Kukai
  • Dantzaz

Metodologia: Esperientzien aurkezpenak. 15 minutu esperientzia bakoitzerako. Gunea: Entsegu-gela (Niessen eraikina). Sareako eta Iparraldeko programatzaileen eta Dantzaguneako jardunaldiko parte-hartzaileen arteko gune partekatua. Sarea-EKE-Dantzagunea elkarlana. Tamena (Sareako eta Dantzaguneako parte-hartzaileek elkarrekin partekatua). 

Trukerako gunea. Otamena egingo da Dantzaguneako egoitza berrian. Dantzaguneako gune berriak bisitatzeko aukera aprobetxatuko da

Hirugarren atala: hausnarketa partekatua

16:30-18:30 Bitartekotza eta arte biziak. Gorputzaren eta mugimenduaren inguruko praktika pedagogikoak berriro pentsatuz. Dinamizazioa: Artaziak. Parte-hartzaileak: kultura-programatzaileak, dantza profesionalak, kultura-bitartekariak, kultura-kudeatzaileak, eta abar.

18:30-19:00 Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera

Metodologia: Artaziak. ADDE eta Dantzagunearen arteko elkarlana. Gunea: Niessen eraikineko entsegu-gela. Jarduera paraleloak: Garapen prozesuan dauden proiektuen ateak irekiak Dantzaguneako aretoetan (Sortutakoak).

Informazioa: Dantza eremuan publikoei buruz hitz egiteko hiru une. II Jardunaldia Dantzagunea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.