Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

Dantzan 2013/01/25 17:30 9

Argia astekariak euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako Argia sariak banatu dira gaur Usurbilen, eta Internet alorreko saria irabazi dute bertsoa.com-ek eta dantzan.com-ek batera.

Gehiago irakurri 9

Bilboko Dantza Plazetan 2013 egutegia

Bilboko Dantza Plazetan 2013 egutegia

Dantzan 2013/01/25 09:36

Bilboko Udalak hiriko hainbat dantza eta folklore talderekin eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean "Bilbo Dantza Plazetan" programa antolatzen du, dantza tradizionalak, taldeen emanaldiak, erromeriak eta erraldoien kalejirak hiriko hainbat txokotan urte osoko egutegian zabalduz. Hona hemen 2013an Bilbo Dantza Plazetan programak izango duen egutegia:

Gehiago irakurri

Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian

Dantzan 2013/01/24 12:05 1

Urrun bezain arrotz, Errusiarekin harreman gatazkatsu eta odoltsuan murgilduta, herrialde ezezaguna gertatzen zaigu Txetxenia Bizkaiko golkotik begiratuta. Bertara joatea modukorik ez dago herrialde bat ezagutzen hasteko, baina bidaiatzeko txanda hartzen dugun bitartean Youtubekin konformatu behar. Eta ez da gutxi. Eztei festa amaigabeak, flamenkoen dantzakerak gogorazten diguten gorteiatze dantzak, umeak, militarrak eta tiroak airera festaren emozioan....

Gehiago irakurri 1

Herri kulturako protesta antzestuak aztergai

Dantzan 2013/01/23 13:26

Xabier Itzaina, dantzari, musikari eta ikertzaile itsasuarra Italian, Florentzian dabil azken aldian, eta bertan antolatu dute, beste irakasle batekin batera kultura herrikoiak eta protesta moduak aztertu nahi dituen jardunaldia. Adibidez, Toberak eta era honetako herri-antzezpenei buruzko ikerketak tokia dute jardunaldi horretan. Maiatzaren 27an, Florentziako Europear Unibertsitate Institutuan burutuko da jardunaldia.

Gehiago irakurri

Donostiako inauteriak Eresbilen webgunean

Donostiako inauteriak Eresbilen webgunean

Dantzan 2013/01/23 13:05

Raimundo Sarriegiren heriotzaren 100. urteurrena dela eta musikagile donostiarraren inguruko dokumentazio aberatsa bildu du Eresbilek bere webgunean. Tartean inauteriei buruzko atal bat da, eta bertan Donostiako hainbat inauteri-dantzen inguruko informazio eta irudi sorta argigarria: kaldereroak, inude eta artzaiak, lorezainak eta abar.

Gehiago irakurri

Bilboko Udal txistularien banda eta Beti Jai Alai dantza taldea Euskaldunan

Bilboko Udal txistularien banda eta Beti Jai Alai dantza taldea Euskaldunan

Itziar Villamandos 2013/01/22 15:30

Biharko kontzertuan publikoak `Begoñako Ezpata-dantza´ ospetsuaz gozatzeko aukera izango du, taldeak `amatxu´-ren abestitik sortutako dantza. Baina Bizkaiko eta Gizpuzkoako dantza tradizionalen lagin ezberdinak ere izango dira ikusgai. Hitzordua Bihar asteazkena hilak 23an, A3 aretoan, 20:00etan izango da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Gehiago irakurri

Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

Dantzan 2013/01/21 14:45 2

Beskoitzen urtarrileko lehen asteburuarekin batera abiatu dira inauteriak, Eratsunen urtarrileko bigarren asteburuan ospatu dituzte eta Leitza, Sunbilla, Ituren eta Zubietan, urtarrileko azken asteburuan ospatuko dira inauteriak. Otsailean sartuta, Santa Ageda, San Blas eta Kandelariarekin batera, Euskal Herri osoan hasiko dira inauteri festak, eta otsailaren 7tik (ostegun gizena) 12ra (inaute asteartea) izango dira festa egun zabalduenak. Hona hemen 2013ko inauteri egutegi bat, hemen daude inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak edo karnabalak.

Gehiago irakurri 2

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilerako entseguak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Beasaingo ihauterietako dantza-desfilerako entseguak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Ostadar Dantza Taldea 2013/01/18 11:22

Urtero legez, Beasaingo Ostadar Dantza Taldea ihauterietako dantza-desfilea antolatzen dabil. Entsegu bereziak jarri ditu martxan urtarrilaren 18tik aurrera ostiraletan eta larunbatetan. Parte hartu nahi duen edonor entseguetara joatea gonbidatu du dantza taldeak

Gehiago irakurri

Maskaradak Altzürükün izango dira martxoaren 9an

Maskaradak Altzürükün izango dira martxoaren 9an

Dantzan 2013/01/17 13:23

Gamere-Zihigako gazteek 2013an emango dituzten maskaraden lehen egutegian ez zegoen aurreikusita emanaldirik Altzürükün. Ahüzkiko iturria eta Urrutia jauregia bere lurretan izateaz gain, maskaradak hartzeko tradizio luze eta sendoa duelako ezaguna da Altzürükü Zuberoan. Azkenean, egutegian emanaldi berria jarri dute maskaradariek eta martxoaren 9an, larunbatez, Altzürükün izango dira maskaradak.

Gehiago irakurri

10 urte, 10 dantza, 11 dantzari ikuskizuna Mungian

10 urte, 10 dantza, 11 dantzari ikuskizuna Mungian

Dantzan 2013/01/17 13:05

Mungiako Amilotx dantza taldea bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da 2013 urte honetan. Hamar urteotako ibilbidea batzen duen erakusketa irekiko da gaur Mungian, eta ostiralean dantza ikuskizuna eskainiko du Olalde aretoan. Iñaki Goirizelaiak 10 urtean Amilotx Mungiako Dantza taldearentzat egindako koreografiak taularatuko dira.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak