Dokumentuaren akzioak
Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia
2013an honako hauek izanen dira inauterietako data nagusiak:
- Otsailaren 7a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsabilko, Sasikoipetsu...
- Martxoaren 4a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra,...
- Martxoaren 5a, Larunbata, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Martxoaren 6a, Igandea, Inaute Igandea, Zaldunita..
- Martxoaren 7a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita,...
- Martxoaren 8a, Inaute Asteartea, Asteartita,...Asteartiñabete, Aratuste martitzena,
Azkeneko urteetako ohiturarekin segiz, aurreko urteetako datetan oinarrituta, 2013 inauteri egutegia osatu dugu. Erne, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!
Bestalde, Zuberoako Maskaraden egutegi osoa lotura honetan duzue.
Inauteriak 2013 egutegia
Urtarrilaren 26a, larunbata
- Inauteria etxez etxe - Beskoitze
Urtarrilaren 27, igandea
- Inauteria etxez etxe - Beskoitze
- Karrozak - Sunbilla
- Atsauratuak - Leitza
Urtarrilaren 28a, astelehena
- Joaldunak eta mozorroak - Ituren
Urtarrilan 29, asteartea
- Joaldunak eta mozorroak - Zubieta
Urtarrilak 31, osteguna
- Mozorro zuriak eta mozorro beltzak - Arantza
Otsailaren 1a, ostirala
- Santibate - Donibane Garazi
Otsailaren 2a, larunbata
- Inauteria etxez etxe - Beskoitze
- Kaldereroak - Donostia
- Koko-dantzak - Eibar
- Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak - Asparrena
- Intxixuak - Oiartzun
- Kaldereroak - Tolosa
- Puska biltzea baserrietatik - Lizartza
- Puska-biltzia eta Zahagi-dantza - Arano
Otsailaren 3a, igandea
- Inauteria etxez etxe - Beskoitze
- Inude eta Artzaiak - Donostia
- Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea - Irun
- Inauteri dantzak - Lizartza
Otsailaren 7a, Ostegun Gizena
- Azeri-dantza - Errenteria
- Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak - Bera
- Urdelardero eguna - Eskoriatza
Otsailaren 8a, Ostiral Mehea
- Kaldereroak - Eibar
- Porreteroa eta Sorgina - Agurain
Osailaren 9a, Inaute Larunbata
- Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea) – Galdakao
- Cascabobos eta Mascaritak – Agoitz
- Kaldereroak – Bera
- Leziagako sorgina – Laudio
- Puska biltzea – Behobia
- Sorgina – Leziaga
- Surrandiak – Durango
- Zarramuskeroak - Cintruenigo
- Axeri-dantza - Hernani
- Zamarroak eta neskak - Olazti
- Aldabika - Lizarra
Otsailaren 10a, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Atorrak - Mundaka
- legante eguna - Azpeitia
- Errobiko Kaskarotak - Uztaritze
- Goitarrak - Lesaka
- Inauteak - Luzaide
- Inude eta Artzaiak - Bera
- Kaskarotak - Hazparne
- Kaskarotak - Donibane Lohizune
- Libertimendua - Donibane Garazi
- Mamuxarroak - Unanua
- Markitos - Zalduondo
- Marrauen soka-dantza - Gernika
- Maskaradak - Zihiga
- Inauteria - Beskoitze
- Sorgin-dantza- Antzuola
- Talaik - Amezketa
- Txantxoak - Abaltzisketa
- Txino-Dantza - Aretxabaleta
- Zaku-zaharrak - Lesaka
- Zaragi-dantza eta Hartza - Markina
- Zarramuskeroak - Cintruenigo
Otsailiaren 11a, Astelenita
- Fraindarrak arraultze-eskean - Lesaka
- Martingala - Burlata
- Talaik - Amezketa
- Zingar-arraultze eskea - Bera
Otsailaren 12a, Inaute Asteartea edo Asteartita
- Cascabobos eta Mascaritak - Agoitz
- Estudiantina - Lekeitio
- Kukumarro - Eskoriatza
- Mamuxarroak - Unanua
- Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak - Lantz
- Momotxorroak - Altsasu
- Sagar-dantza eta Hartza - Arizkun
- Toribio - Kanpezu
- Zahagi-dantza - Goizueta
- Zanpanzar - Uztaritze
Hauek dira urtetik urtera errepikatzen diren (2013 urteari egokituta) inauteri data nagusiak, inork bere ingurukorik faltan sumatzen badu edo zuzenketarik egin nahi badu utzi erantzuna azpian.
Dokumentuaren akzioak